[eus] Bi aste igaro dira 360 lemoaztarrek hizkuntza ohiturak aldatzeko konpromisoa hartu zutenetik. Hainbat ekintza egin dira herrian orduz geroztik: txapak banatu dira, herrian gazteentzako erreferente diren pertsonaien kartelak jarri, hasiera ekitaldia egin zen azaroaren 18an frontoian, merkataritza kanpaina egin da Euskaraldian parte hartu duten dendekin, herriko zortzi elkarterekin euskararen erabilera areagotzeko hitzarmena sinatu da, […]