Atalak
Udal buletina- Boletín digital

Euskaraldiaren amaiera, Lemoan – Fin de Euskaraldia en Lemoa

[eus] Bi aste igaro dira 360 lemoaztarrek hizkuntza ohiturak aldatzeko konpromisoa hartu zutenetik. Hainbat ekintza egin dira herrian orduz geroztik: txapak banatu dira, herrian gazteentzako erreferente diren pertsonaien kartelak jarri, hasiera ekitaldia egin zen azaroaren 18an frontoian, merkataritza kanpaina egin da Euskaraldian parte hartu duten dendekin, herriko zortzi elkarterekin euskararen erabilera areagotzeko hitzarmena sinatu da, eta Egunean Behin jokoaren lehiaketa.

Euskararen erabileran sakontzen jarraituko du udalak urtean zehar, baina Euskaraldia amaitzen dela irudikatzeko amaiera ekitaldia egingo da bariku honetan, abenduaren 2an, ikastetxeko aterpean. Haurrentzako jolasak egongo dira 16:30etatik aurrera, Txoborro magoa 18:00etan, Egunean Behin lehiaketako irabazleei sariak banatuko zaizkie 18:45 bueltan, Ane Lindane umoregilearen bakarrizketa 19:00etan, eta amaitzeko 20:00etan magia poteoa Txoborro magoarekin. Poteoaren ibilbidea honakoa izango da: jubilatuen taberna, guraso elkartearen txosna, frontoia eta Bikandi taberna. Erdu!

[cas] Han pasado dos semanas desde que 360 lemoaztarras se comprometieron a cambiar sus hábitos lingüísticos. Se han llevado a cabo diversas actividades desde entonces: se han repartido chapas, se han colocado carteles de personas referentes para la juventud de la localidad, se celebró el acto inaugural el 18 de noviembre en el frontón, se ha llevado a cabo una campaña comercial con las tiendas participantes en Euskaraldia, se ha firmado un convenio con ocho asociaciones de la localidad para incrementar el uso del euskera, y el concurso del juego Egunean Behin.

El ayuntamiento seguirá profundizando en el uso del euskera a lo largo del año, pero este viernes, 2 de diciembre, se celebrará en el aterpe de la escuela un acto de clausura para simbolizar el fin de Euskaraldia. Habrá juegos infantiles a partir de las 16:30 horas, el mago Txoborro a las 18:00 horas, se entregarán los premios a los ganadores del concurso Egunean Behin a las 18:45 horas, el monólogo de la humorista Ane Lindane a las 19:00 horas, y para finalizar a las 20:00 el poteo de magia con el mago Txoborro. El recorrido del poteo será el siguiente: bar de las personas jubiladas, txosna de la asociación de familias, frontón y bar Bikandi. ¡Acércate!