[eus] Datozen egunotan, Lemoako kale eta auzoek osagai berri bat izango dute: artea. Lehendakari Agirre kaleko bi fatxadetako mural batzuek espazio publikoa eraldatuko dute, herriari irudi biziago eta sortzaileagoa emanez. Arlanpeko kobazuloa inspirazio-iturri hartuta, muralek iragana, oraina eta etorkizuna lotuko dituzte. Kobazulo horretan aurkitutako duela 17.500 urteko emakumezko irudiek gizateriaren komunikazioaren jatorria gogorarazten dute. Irudi […]