[eus] Lemoako Udalak Kiroldegiko prezio sistemari buruzko azterketa sakona egin zuen, eta 2023 urteari begira kiroldegiko abonatuak saritzea erabaki zuen. 2022 urtearekin alderatuz, abonatuei urte bukaeran kiroldegiaren erabilera merkeagoa izatea zen helburua. Horretarako, prezioak banan-banan berrikusi eta aztertu ziren. Lehen hilabetea igarota, kiroldegiko erabiltzaileek aldaketa hauek gogo onez hartu dituztela argi dago, abonatu kopurua %81-n […]