[eus] Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren 47. urteurrena bete zen astelehenean. Lemoan antolatutako ekintzen artean, “Saharauiak eta aterpea” erakusketa dago. Kotxepin Kultur Etxean egongo da datorren martxoaren 10era arte. Saharar herriak 1975az geroztik euren bizitzak eta euren herriaren geroa markatu dituen gatazka bizi izan du. Dagoeneko lau belaunaldi dira erbestea eta babeslekua besterik ezagutu ez dutenak, […]