Adi! 2017ko aurrekontu parte-hartzaileak. Bihar lehenengo batzarrak.

aurrekontuak-2017-web

Gogoratu alkatesa eta zinegotziak auzoetatik igaroko direla hurrengo bi asteetan herritarren proposamenak aurrez-aurre entzuteko. Bihar Txiriboketa, Azurreka, Arraño, Txitxotegi, Aizti, Landitze, Zabale, Iturritxe, Larrabeiti, Elorriaga eta Atutxola auzoetako txanda izango da. Horretarako hiru batzar egingo dira arratsaldean zehar, ikusi kartelen ordutegia.

Eguenean Arraibi, Estazinoa, Durundio, Tallerreta, Lemorieta, Haizea, Bolunburu eta Agarre auzoen proposamenen momentua izango da. Hurrengo astean beste auzoen txanda helduko da. Egon adi karteletan agertzen den ordutegiari eta parte hartu zure ekarpenak buzoietan sartuz edo udal ordezkarieri zuzenean igorriz.

Gogoratu udal aplikazioa ere erabilgarri dagoela zure proposamenak udalari bidaltzeko.

Advertisements