Giro bikaina Lemoatx Trailean (Kronika, sailkapenak eta argazkiak)

Lemoatx Traileko lehenengo edizioa burutu zen pasadan zapatuan era arrakastatsu baten. 140 partaidetik gora parte hartu zuten Lemoatxeko inguruan Ganzabal Mendi Taldeak diseinatutako 16’5 kilometroko ibilbidean zehar bai korrika zein oinez. Giroa hobezina bizi izan zen Eskolatako aterpeko irteera eta helmugan goiz osoan zehar.

 

 

Gizonezkoetan Joanes Goitisolo Otazua izan zen irabazlea. Gernikarrak ordu bat, hamabost minutu eta berrogeitahamabost segundu behar izan zituen ibilibidea betetzeko. Javier Pérez Moreno (Irun) eta Carlos Martín Espinazo bilbotarra osatu zuten gizonezkoen podiuma.

 

 

Emakumezkoetan, ordea, Oihane Pérez Reguera (Gernika) izan zen irabazlea ordu bat, hogeitahamairu minutu eta hamasei segunduko denbora batekin. Bigarren lekuan Irantzu Onaindia Arteach gernikarra sailkatu zen eta Errigoitiko Leire Monasterio González heldu zen hirrugarren postuan.

Lemoaztarren artean, Xabier Kantsau sailkatu zen lehenengoa gizonezkoetan eta Olatz Ibañez nesketan.

 

 

Lemoako Udalak oso balorazio positiboa egiten du, giroa bikaina izan zelako eta kirola sustatzeko ekintza polita burutu egin zelako pasadan zapatuan.

Sailkapen osoa: absoluta

Argazkiak: www.festak.com

Advertisements