“Oroitzeak dakarren askatasunaz” ekitaldiarekin gogoratu du Lemoako herriak orain dela 80 urteko bonbardaketa.

WhatsApp Image 2017-05-13 at 21.16.31

Orain dela 80 urte tropa frankisten hegazkinak Lemoa bonbardatu zuten. Gaur, 2017ko maiatzaren 13an, Lemoako herriak bonbardaketa hartako bi hildako zibilak eta 36.eko Gerratean zehar Lemoan hil egin ziren gudari eta milizianoak gogoratu ditu Udalak antolatutako ekitaldi hunkigarri bateri esker.

Ordu bateko ekitaldian Arkaitz Estiballesek, Igor Estankonak eta Borja Estankonak parte hartu dute bertsoak, poesiak eta musika eskainiz. Herriko aktore bik Gotzon Barandarianek idatzitako antzerki-lana antzeztu dute. Bertan, Alzheimer gaixotasuna daukan amama batek bere ilobari oroitzeak duen garrantzia gogartzen dio. Lemoako Kiroldegian 300 pertsona inguru batu dira ikuskizuna ikusteko. Bonbardeaketan hildako zibil bien familia lora sorta bat jaso dute Udaletik.

20170513_205741

“Asko joan zaizkigu ikusitakoa kontatu gabe, beldurrak isildu egin du jende asko. Baina hemen gaude, jakiteko prest, eta egia osatzeko prest. Egiak egingo gaitu libreago. Askatasuna gauza handiegia da hobietan ahazteko”, esan zuen Saioa Elejabarrietak, Lemoako Alkatesak ekitaldia itxi zuen berbaldian.

Bestalde, bihar, maiatzak 14, goizeko 10etan, 1937. urtean Lemoatxen egondako batailak eta hildako gudari eta milizianoak oroitzeko Lemoatxera igoera beteko da. Bertan, oroitzapenezko monolito bat inauguratuko da.

 

Lemoa ha recordado el bombardeo de 1937 con el acto “Oroitzeak dakarren askatasunaz”

Hace 80 años los aviones de las tropas franquistas bombardearon Lemoa. Hoy, 13 de mayo de 2017, Lemoa ha recordado a los dos civiles fallecidos en aquel ataque así como al resto de gudaris y milicianos que perdieron la vida en Lemoa a lo largo de la Guerra del 36 gracias a un emocionante acto organizado por el Ayuntamiento.

En el evento de una hora de duración, Arkaitz Estiballes, Igor Estankona y Borja Estankona han sido los encargados de poner los bertsos, la poesía y la música. Dos actrices de la localidad han representado una obra de teatro escrita por Gotzon Barandiaran. En ella, una amama enferma de Alzehimer recuerda a su nieta lo importante que es recordar. Unas 300 personas han acudido al Polideportivo a presenciar el acto. La familia de los dos civiles muertos en el bombardeo han recibido un ramo de flores del Ayuntamiento.

“Muchos se nos fueron sin poder contar lo que vieron, el miedo ha silenciado a mucha gente. Pero aquí estamos, listos para saber y para completar la verdad. La verdad nos hará más libres. La libertad es una cuestión demasiado grande para olvidarla en las tumbas”, dijo Saioa Elejabarrieta, Alcaldesa de Lemoa, en el discurso que cerró el acto.

Por otra parte, mañana, 14 de mayo, a partir de las 10 de la mañana, se llevará a cabo una subida a Lemoatx para recordar las diferentes batallas que se dieron, así como los gudaris y milicianos fallecidos. Se inaugurará un monolito conmemorativo con un bertso de Arkaitz Estiballes.

Argazkiak: FOKU eta Lemoako Udala.

Advertisements