Lemoatxera igo, Lemoatx oroitu (Argazkiak)

Gaur goizean ehun lemoaztar inguru Lemoatxera igo dira bertan, 1937ko batailan, hil egin ziren gudari eta milizianoak oroitzera. Lubakien arteko ibilaldi hunkigarria izan da. Gudariak eta milizianoak aurkitutako lekuetan arrosa bana utzi dute. Ondoren, Lemoatxeko errotondan monolito bat inauguratu dute, bertan Arkaitz Estiballesen bertso bat irakur daiteke.

Advertisements