Lehendakari Agirre Estazinoko errotondatik Tallerretara norabide bakarreko bidea bilakatuko da.

internet MUGIKORTASUN PLANA LEHENDAKARI AGIRREN
Behin-behineko ekimenaren infografia orientagarria.

Zer da mugikortasun plana?

Mugikortasun plan bat ekimen ezberdinen batura da, eta bere helburuak dira gune publikoetako kutsadura eta zarata murriztea, herritarren bizi kalitatea hobetzea eta gune publikoetan oinezkoen eta motorrik gabeko ibilgailuen erabilera sustatzea da.

Zergatik Lemoan?

Hiri handietan zein herri txikietan pertsonak dira garrantzitsuenak eta euren bizi kalitatea gero eta hobeagoa izateko bidea etengabe landu behar da. Baita ere Lemoan non, 2015.urtean Lemoako Mugikortasun Plana onartua izan zen plenoan ahobatez EH BILDU, PNV eta PSOE alderdiengatik. Mugikortasun planak lemoaztarren bizi kalitatea hobetzea du helburu. Horretarako, oinezkoen segurtasuna eta motorerik gabeko transporteak potentziatuz.

Lehendakari Agirreko egoera Eskola aurrean.

JB Eguzkiza Meabe herri ikastetxearen inguruan trafikoak eta aparkatze irregularrek sorturiko egoera jasangaitza bihurtzen ari da. Eskolako sarrera eta irteera orduak kontutan izanda, justifikaezina da beste orduetan kotxeak errepidean aparkatuta egotea ordu luzez. Guzti honegatik eta kontutan izanda Lemoako mugikortasun planak eskola ingurua, Intzuntzarekin batera, esku hartzerako puntu bezala markatzen duela, Udaletxeak aldaketak abiatuko ditu eremu honetan.

Mugikortasun plana martxan Eskolan? Zelan?

Lehendakari Agirre kalea norabide bakarrekoa izatera pasatuko da Estazinoko errotondatik Tallerretararte. Intzuntzatik Tallerretara izango da norabidea eta errail bakarretik joango da, eskumako errailetik hain zuzen. Ezkerreko erraila itxita geratuko da eta oinezkoen zein motorerik gabeko garraioentzako espazio bezala geratuko da. San Inazio eta jubilatuetako bideetara sartu zein irteteko aukera existituko da baina Lehendakari Agirrera irteterakoan Tallerretara soilik joan ahal izango da. Berritasun handiena eskola inguruan topatuko dugu: bertan parking plaza berriak sortuko dira, eskolako parkingean dauzenei gehituz.

Onurak.

Eskola ingurua leku seguruago eta irisgarriagoa bihurtuko da oinezkoentzako, eta norabide bakarrekoa izateak aparkatze irregularrak ekidingo ditu. Eskolak, kiroldegiak eta udako igerilekuek osatzen duten eremua bertara oinez lasai heltzeko gune bihurtuko da, gure CO2 isurketak murrizten lagunduz.

Advertisements