Atalak
UDALemoa [EUS]

“Kultura eta Memoria Astea ezinbesteko hitzordua da lemoaztarrontzat””

IORITZ FERNANDEZ GARCÍA

Kultura, Euskara eta Gizarte Ekintza Zinegotzia

Eukeni Bikarregi eta Ioritz Fernandez zinegotziak.
Eukeni Bikarregi (ezkerrean) eta Ioritz Fernandez (eskuman) zinegotziak

Lemoako Kultura eta Memoriaren astearen 18.edizioa ate joka daukagu. Maiatzaren 10ean hasi eta 16an bukatuko da aurtengoa, eta pandemiak guztiz baldintzatuta datorren arren, ez da hori berezitasun bakarra, Kotxepin Kultur Etxean burutuko den lehena ere bait da. 

Lemoan guztiz errotuta dago Kultura eta Memoria Astea.

Hala da, bai. Dena normal joan izan balitz hau 19.edizioa litzateke, baina pandemia tarteko, iaz ez zen egiteko aukerarik egon. Horregatik, 18.a da aurtengoa, eta oraindik ere COVIDak baldintzatuta datorren arren, hilabete hauetan pilatu dugun esperientziak balioko digu halako egitarau potentea aurrera eramateko.

Memoria eta kultura batuta, noiztik?

Memoria historikoa, urte askoan, lozorroan egon da Lemoan, baina beti egon da interesa, historia oso aberatsa bait daukagu. Memoria Historikoa lantzeko taldea sortu zen herrian, 2013.an, eta lehen hiru urte horietan egindako lanketaren emaitza izan zen memoria historikoa Kultura Astean txertatzea. Azken finean, kultura modu eraldatzaile batean ulertu behar dugu, eta ikuspegi hori elikatzeko izan garena ezagutzea eta hortik herri moduan hobetzeko beharrezkoak diren irakasgaiak ateratzea garrantzitsua da.

Zeintzuk dira aste honen helburu nagusiak?

Ohi bezala, kulturaren arlo ezberdinak herritar guztiengana hurbiltzea izango da helburu nagusia (musika, antzezlana…); gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna bermatuz, eta kulturartekotasuna landuz. Kultura balioak lantzeko tresna moduan.

Zenbateraino baldintzatu du pandemiak kultur eskaintzan?

Beste edozein arlotan bezala, asko. Hilabete hauetan argi geratu da posible dela kultur ekitaldiak modu seguruan antolatzea, baina hortaz aparte, zorrotz zaindu behar ditugu edukierak, sartu-irtenak etab. Horrek lana bikoiztu edo hirukoizten du, baina merezi du: memoria eta kultura astea ezinbesteko hitz-ordua dira lemoaztarrontzat, eta are gehiago aurten, Kotxepin dagoeneko zabalik izanda. 

Lubakiak ezagutzeko ibilbidea

Lemoako lubakiak ezagutu nahi? Lemoako lubakietatik ibilbidea egingo dugu, eta Mikel Garciak egingo ditu gida-lanak. Leku kopurua mugatua da, eta izen-ematea egiteko azken eguna maiatzaren 10a izango da. Leku kopuru baino gehiagok izena emanez gero, zozketa egingo da eta Lemoan erroldatutakoek lehentasuna izango dute.

Hezurbeltzak

Hezurbeltzak-en kontzerturako sarrerak oraindik eskuragarri. Izen ematea zabalik egongo da sarrerak agortu arte.

Izen-ematea:

https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSejpceoRZySef5AzXGU1YYNIQXyfrD5SUdR78NWqvSudWky6Q/viewform

Txiki handia zara

Haurrentzako ipuin eta kantuak.

Izen-ematea: Maitzaren 10a arte.

https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSdgV4fJZQgvqGZVmMNCt7fS_jLEzEkQypgTfTevQbZC2yKqBQ/viewform

Non dago Mikel?

1985. Guardia Zibilak atxilotu ondoren, Mikel desagertua dago. Eta bizirik aurkitzeko esperantza ahuldu ahala, Euskal Herriko kaleetan oihu bat adituko da gero eta ozenago: Non dago Mikel?”

Izen-ematea:

https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSf3VClNDBCfFGIxiosjr4SBw1TdnbkDTjBMH2zWakGHkpJ68g/viewform

43º13′ 44” N

Lan hau autoreak familiaren memorian eta memoria kolektiboan egindako bilaketaren fruitua da. Beste leku baterako bidean aurkitutako historia. Egiteko astirik izan ez, eta egin gabe utzi genituen argazkiak dira; hartzeko astirik ez eta hartu ez genituen itsasontziak dira, inoiz ateratzeko astirik izan ez eta atera gabe utzi genituen balak dira. Bitakora- koadernoa performance eta antzerki dokumentu moduan, biografia politikoaz.

Izen-ematea:

https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSc342zZ89Qk6JCFeFujP5mWhCniyWNa2WwFh9TTJGzVIEitiw/viewform

BERDINTASUNA ETA KULTURANIZTASUNA

Itsasoa. Una performance participativa abierta al mar

Maiatzaren 17ko LGTBIQ+fobiaren Aurkako Nazioarteko Egunari eta maiatzaren 21eko Kultur aniztasunaren Nazioarteko Egunari lotuta!

Izen-ematea maiatzaren 10tik aurrera:

https://forms.gle/Uo2gEhF6xHHtFDcUA

KIROLA

Parke Bio-Osasungarriak

Parke Bio-Osasungarriak dinamizatzeko programan martxan da berriro Lemoan. Guztira 8 saio egingo dira, lau maiatza eta ekainean, eta beste lau irailean eta urrian. Astean ordu bateko saioak egingo dira, hiru helburu nagusirekin:

  • Kirol praktika segurua sustatzea
  • Pertsonengan autonomia sortzea kirol praktika osasungarria egin ahal izateko
  • Batez ere arlo kardiobaskularra, indarra eta mugikortasuna lantzeko ariketetan oinarritutako kirol-ohitura sortzea.

Izen ematea egiteko, eta kontakturako: +34 605 70 06 06

AISIALDIA

Udalekuetako kartel lehiaketa

Ludotekako ordutegia

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s