Merkatarien, ostalarien eta zerbitzu-enpresen “Lemoa ureztatzen” elkarteak egun hau balioetsi nahi dugu, egiten dugun lanari ikusgarritasuna ematen diolako. Era berean, udalerriaren garapenerako, kohesiorako eta hazkunderako ezinbesteko eragile sozioekonomikoa garenez, gure jarduna aldarrikatu nahi dugu.
Hurbileko merkataritza hurbiltasuna da, eta komunitatearen ongizatean eragiten du: bezeroarentzako arreta da, arreta pertsonala eta pertsonalizatua.
Tokiko merkataritza jasangarria da, ibilgailu pribatuaren erabilera murrizten du, eta zero kilometroaren aldeko apustua egiten du. Ez da kontsumo azkarra sustatzen, ezta gehiegizko kontsumoa ere.
Enplegua sortzen dugu, eta negozioen aniztasun zein izaeraren eraginez aberastasuna modu bidezkoagoan banatzen da. Zerbitzu ugari ematen ditugu: okindegiak, ile-apaindegiak, tabernak, denda txikiak, etab. Horiek gabe, gure bizitza oso desberdina izango litzateke.
Hazkunde ekonomikoaren, eta garapen sozialaren eragile ere bagara, inplikazioa sortzen dugu, eta Lemoari bizia ematen diogu.
“Lemoa ureztatzen”, Lemoa da.
Lemoa ureztatzen-i buruzko informazio guztia:
Home
Ikasturte amaierako festa 2021
Urtero, eskolako azken egunean, Udaleko Kultura zerbitzutik ikasturte amaierako festa antolatzen da eskolako patioan. Aurtengoan, pandemiaren eraginez, eta segurtasun neurriak bermatu ahal izateko, kiroldegi barruan antolatu zen aldez aurreko izen-ematearekin; 150 sarrera banatu ziren, eta bete egin zen.
Potx eta Lotx pailazoen Clown Familia Ikuskizunarekin txikienek eta ez hain txikienek gogotik gozatu zuten, eta bide batez, aurtengo ikasturte berezi, zail eta konplexuari amaiera aparta eman zitzaion.
Obra Brigadaren konponketak
JATORRI EZBERDINETAKO ESPERIENTZIAK – BIDEO OSOA
SAN JOAN BEZPERA – ARGAZKIAK
Aurten ezin izan dugu San Joan bezperako gaua behar bezala ospatu, baina neurri guztiak beteta ikuskizun ederra eskaini dute Bitartean Folk taldeak eta Ttarla Dantza taldeak.