Atalak
UDALemoa [EUS]

Gazteen emantzipaziorako laguntzak eskatzeko epea ireki da

BI DIRA DEIALDI HONEN HELBURUAK: GAZTEEI EMANTZIPAZIO-PROZESUAN ZEIN HELDUEN MUNDURA SARTZEKO UNEAN LAGUNTZEA, ETA GAZTEEI ALOKAIRUKO ETXEBIZITZA ESKURATZEKO AUKERA EMATEA LEMOAKO UDALERRIAN. DIRULAGUNTZAK 8.OOO EUROKO AURREKONTUA DU, ETA LAGUNTZAK ESKATZEKO EPEA URRIAREN 28AN AMAITUKO DA.

BI DIRA DEIALDI HONEN HELBURUAK: GAZTEEI EMANTZIPAZIO-PROZESUAN ZEIN HELDUEN MUNDURA SARTZEKO UNEAN LAGUNTZEA, ETA GAZTEEI ALOKAIRUKO ETXEBIZITZA ESKURATZEKO AUKERA EMATEA LEMOAKO UDALERRIAN. DIRULAGUNTZAK 8.OOO EUROKO AURREKONTUA DU, ETA LAGUNTZAK ESKATZEKO EPEA URRIAREN 28AN AMAITUKO DA.

Dirulaguntzaren helburua Lemoan ohiko alokairuko etxebizitza bat duten 18 eta 35 urte bitarteko gazteei alokairua partzialki ordaintzea da. Oinarrietan ezarritako baldintzen arabera egingo da, eta onuradunak 2021ean izandako alokairu-gastua kontuan hartuko da baldin eta baldintza horiek aldi horretan mantentzen badira.

Ioritz Fernandez Kultura, Euskara eta Gizarte Ekintza zinegotziaren hitzetan, dirulaguntza honek bi helburu ditu: “Batetik, gazteei alokairuko etxebizitza eskuratzen laguntzea gero eta zailagoa den honetan, eta bestetik, alokairu hori Lemoan izatea”.

Diru-sarreren arabera, 3 tarte ezarri dira dirulaguntzetarako: lehen tartea 3.000-9.000 euro bitarteko diru-sarrerak dituzten pertsonentzat (hileko alokairuaren % 50 eta gehienez 300 euro); bigarren tartea 9.001etik 18.000 eurora artekoa (hileko alokairuaren % 40 eta gehienez 240 euro); eta azken tartea, 18.001 eurotik 25.000 eurora artekoa (hileko alokairuaren % 30, eta gehienez 180 euro).

Dirulaguntza eskatzeko epea urriaren 28an amaituko da, eta informazio guztia eta oinarriak http://www.lemoa.net webgunean daude. Halaber, azalpen-bideoa (datorren astean publikatuko dena) eta kartela egin dira, eta informazio gehiago nahi izanez gero, gizartegintza@lemoa.net helbide elektronikora idatzi edo 688 66 14 77 telefonora dei daiteke.

NEREA GARTZIA 
“Bibitxa” umore ikuskizuna

“Egunerokotasuna hankaz gora jartzea du helburu Bibitxa ikuskizunak umorea, inprobisazioa eta ikusleen parte hartzea uztartuz”

Nerea Gartzia, ezkerrean, Ainhoa Etxebarriarekin batera
  • Zer aurkituko du Kotxepinera Bibitxa ikustera hurbiltzen denak? Nondik dator Bibitxaren ideia eta izena?

Ba, bi emakume egunerokotasuna hankaz gora jartzen.  Umorea, inprobisaketa, publikoaren parte hartzea… bi zatitan banatuta dagoen ikuskizuna da. Batetik, testu adostu bat eta bestetik, publikoaren aginduetara egongo gara.  Barre egitera eta eragitera goaz.

“Bibitxa”-k Ondarrun, “a ze parea” esan nahi du. Hortik dator izena eta ideia, gu bi emakume desberdin baikara, baina gauza askotan parekotasunak ditugunak. Emakume, aktore, bakoitza bere etxekoa jeje! Baina biok sintonia berean gaude.

  • Noiz eta zergatik hasi zineten elkarrekin lanean Ainhoa eta zu?

2020ko urtarrilean bildu ginen kafe bat hartu eta nik Ainhoari zapata batzuk itzultzeko aitzakiarekin. Gure egunerokotasunaren inguruan hitz egiten hasi, eta zerbait sortzen ari ginela konturatu ginen. Hori guztia taularatzeko beharra eta ardura sentitu genuen, eta argi ikusten genuen umorez egin behar genuela. Orduan hasi zen dena.

  • Pandemiaren ostean, hasi zarete berriro martxa hartzen taula gainean aritzen zareten sortzaileok?

Konfinatuta geundela ere zerbaitetan aritu ginen,  batez ere bakoitza berean sortzen. Baina bai, egoera hobetzen doan heinean oholtzak betetzen hasi gara nahiz eta guk nahi dugun abiaduran ez izan!

  • Beste zeozer gehitu nahi baduzu…

Animatu Lemoako jendea “BIBITXA2.0” ikuskizuna ikustera.  EZ dira damutuko! Ordu eta erdi barrezka, eta egunerokotasuneko kezka eta zereginak une batez ahaztuko dituzte. Emanaldi guztiak desberdinak eta oso dibertigarriak dira! Barre algara kolektiboak osasuntsuak dira!

Gaurtik aurrera Kotxepin Kultur Etxeko ekintzen sarrerak on-line egongo dira eskuragarri

Kotxepin Kultur Etxeko programazioak beste aurrerapauso bat eman du, eta hemendik aurrera sarrerak Interneten egongo dira eskuragarri. Udaleko web orriaren bitartez egingo da erosketa, modu erraz eta intuitiboan. www.lemoa.net orrira sartu, eta SARRERAK banner-ean klik eginda gauzatuko da erosketa.

https://kultura.lemoa.net/sarrerak/?idioma=EU

Gaurtik aurrera, urriko eta azaroko programazioari dagozkion sarrerak eskuragarri daude, eta bai kreditu-txartelarekin zein Bizum bidez ordaindu ahal izango da. Norbaitek sarrerak erosteko laguntza behar badu, Kotxepin Kultur Etxera joan ahal izango da astelehenetik ostiralera, 10:30etik 12:30era.

X. ARGAZKI LEHIAKETA

Informazio guztia: http://www.lemoa.net/eu-ES/Albisteak/Orriak/20210927_X-Concurso-de-fotografia-de-Lemoa.aspx

LUDOTEKAKO IZEN-EMATEA

Lemoako familiei:

Azkenaldian, ume eta gaztetxo asko ludotekara sartu ezinean geratu dira. Izan ere, indarrean dauden egungo neurrien arabera 15 pertsonako aforoa dugu ludotekan.

Egoerak horrela dirauen bitartean, eta arazo hori gehiagotan errepika ez dadin urritik aurrera ludotekan egunero txanda bi egongo dira: 16:30-17:45 eta 17:45-19:00.

Honen guztiaren kudeaketa egokia eta eraginkorra izateko ahaleginean, egoera berri honen funtzionamenduaren nondik-norakoak azaltzeko mezua duzue hau:

● Ludotekara sartzeko ez da derrigorrezkoa izen-emate orria betetzea; bertaratu, eta lekua egotekotan sartu ahal izango zarete.
● Txanda bakoitzean izena emateko aukera egongo da.
● Astekako izen-emateak izango dira.
● Izen-ematea aurreko astelehenean ireki, eta eguenean itxiko da. Era horretan, barikuan jarriko dugu egutegia ludoteka kanpoan guztiok ikusgai izateko. Bertan, libre dauden plaza kopuruak zehaztuko dira.
● Izen-ematea betez gero, bertaratzeko konpromisoa hartzen duzue.
● Egunean txanda bakarrean eman ahalko da izena.
● Izen-ematea esteka honen bitartez egiteko aukera duzue, edota ludotekara hurbilduta.

https://forms.gle/vycrTZ8wgjioJact8

LEMOAKO GAZTELEKUE – URRIKO AGENDA

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s