Pumptrack honen diseinuak eta kontzeptuak erabiltzaile-talde askoren beharrak beteko ditu, ez baitago diziplina, maila, genero edo adin bakar batera mugatuta. Mota horretako instalazioek 2 urtetik 99 urtera bitarteko erabiltzaileak hartzen dituzte.
Instalazio horiek jolaserako erabil daitezke, aire zabaleko beste edozein parke bezala, baina aldi berean, oinarri bikaina da eskoletarako, klubetarako, kirol-elkarteetarako, eskolaz kanpoko jardueretarako edo objektu gurpildun batekin garatzen den edozein diziplinatarako: bizikleta, patinak, skatecooter-a, skate-a, gurpil-aulkia, monozikloa…

UCIk (Txirrindularitzaren Nazioarteko Batasuna) berriki arautu ditu gazte-gaztetatik egiteko bizikleta lehiaketa batzuk, eta instalazioak horiexek egiteko aukera ematen du; baita scooter, roller skate eta abarrekin.
“Horrelako proiektuekin, Lemoako Udalak herritar guztientzat irisgarriak diren kirol-instalazioekin kirola eta osasuna uztartzearen aldeko apustua indartzen du. Gure ustez, pumptrackak potentziala du herriko jendearentzako aisialdi eta topaleku bihurtzeko, eta hori erabiltzeko ez da espezializazio maila handirik behar. Pertsona bakoitzak bere beharretara egokitu ahal izango du, kirola egin eta ondo pasa” adierazi du Ioritz Fernandez Lemoako Udaleko kirol zinegotziak.
One reply on “Astelehenean hasiko dira Lemoan pumptrack-a eraikitzen”
[…] Astelehenean hasiko dira Lemoan pumptrack-a eraikitzen – UDALemoa […]
Atsegin dutAtsegin dut