Atalak
UDALemoa [EUS]

MIREN ZEBERIO- Biolinista

Euskelele Bidaiaria ipuin musikatua eskainiko dugu Kotxepinen datorren ostiralean, herriko ume eta ez hain umeentzat. Elkarrizketa irakurtzeko goiko “MIREN ZEBERIO – BIOLINISTA” klikatu

” Kotxepinera hurbiltzen denak ipuin musikatu polit bat aurkituko du, Juan Kruz Igerabide idazle bikainak kontatua eta Euskal Barrokensemblek antzinako eta tradiziozko hainbat instrumenturekin lagundua “

Zer aurkituko du Kotxepinera zuen ikuskizuna ikustera hurbiltzen denak? Nondik dator ideia?
Kotxepinera hurbiltzen denak ipuin musikatu polit bat aurkituko du, Juan Kruz Igerabide idazle bikainak kontatua eta Euskal Barrokensemblek antzinako eta tradiziozko hainbat instrumenturekin lagundua. Euskelelearen ideia Enrikeri bururatu zitzaion Portugalen, Bragan egin zuen kontzertu batean, han kontatu ziotenean bertako musika tresnarik ezagunena, braginha edo cavaquinhoa, Bizkaitarrek eraman zutela hara. Musika tresna honek munduari bira eman zion leku bakoitzean bertako izen berezi bat hartuz, ukelelea adibidez Hawain, eta izen honen eta euskal jatorriaren artean Euskelele izena eta musika tresna sortu zuen Enrikek, pilotako pala itxurako ukelelea hain zuzen.

Zeintzuk dira lan honekin landu nahi dituzuen balioak? 
Balio konkretu batzuk landu baino gehiago, beste mota bateko musikaz lagundutako haurrentzako emanaldia egin nahi genuen, noski, beti lantzen dira baloreak, besteak beste euskal mitologiari erreferentziak egiten zaizkio, eta guretzat bertakoak diren gauzak askotan kanpotik datozela edo hemendik mundu zabalera bidaiatu duten gauza ugari daudela adierazten saiatzen gara. Musikaren eta euskal ondarearen balioa ere azpimarratu nahi da baita ere, abestearen garrantzia.

Pandemiaren ostean, hasi zarete berriro martxa hartzen taula gainean aritzen zareten sortzaileok?
Bai, nolabait ere…gure kasuan ez gara guztiz gelditu baina baldintzak eta bereziak izan dira noski…egia esan ez dira kulturarentzako garai errezak. Borrokan jarraitzen dugu, uste baitugu gure lanak, balio garrantzitsua duela gizartean, nahiz eta gaur egungo baloreen artean zoritxarrez beste prioridade ekonomikoak gailentzen diren, ongizate emozionalerako beharrezkoak diren lanak gutxietxiz….Mila esker zuen babesagatik.

One reply on “MIREN ZEBERIO- Biolinista”