Atalak
UDALemoa [EUS]

XXII. Nekazaritza Azoka egingo da azaroaren 14an

Gehiago irakurri titularraren gainean klikatuz

Arratia bailarako nekazari eta ekoizleek Arlonagusia plazan daukate hitzordua datorren azaroaren 14an. Plazan jarriko diren 20 postuetan salgai izango dituzte gazta, eztia eta barazkiak bezalako elikagaiak. Iazko etenaldi behartuaren ondoren, Lemoako egutegian ohikoa den hitzordua berreskuratuko da.


Aurten, gainera, erosteak saria izango du: erosleen artean, azokako postuetan egongo diren produktuez osatutako loteak zozketatuko dira.