Atalak
UDALemoa [EUS]

Elkarrizketa : Sorgiña txirulina

Gehiago irakurri titularraren gainean klikatuz

Zer aurkituko du Kotxepinera zuen ikuskizuna ikustera hurbiltzen denak? Nondik dator ideia?

Kotxepin kultur etxera gure ikuskizuna ikustera hurbiltzen denak ikuskizun batez gozatuko du, zeinaren bidez gure historia eta mitologia modu hunkigarri eta dibertigarri batean ezagutuko dituen.

Zeintzuk dira lan honekin landu nahi dituzuen balioak?

Euskal Mitologia Ikuskizunaren ideia gure mitologia berrinterpretatu eta eskuragarriago, hurbilago eta erakargarriagoa egiteko beharretik sortzen da. Horretarako, egungo tresnak erabiltzen ditugu eta musika, zuzeneko marrazkia, narrazioa eta animaziozko film laburra elkarrekin bizi diren anbizio handiko taularatze baten aldeko apustua egin dugu. Esperientzia honen bidez, haur bakoitzak gure historia, ohituren eta mitologia/sinesmenekiko duen interesa areagotu nahi dugu.

Pandemiaren ostean, hasi zarete berriro martxa hartzen taula gainean aritzen zareten sortzaileok?

Pandemiaren ostean eta gure kasu zehatzean, arteaz eta kulturaz berriz gozatzeko beharra atzeman dugu. Hilabete ugariz egon gara geldi, eta publikoa zein artistak berriro elkartu eta elkarrekin gozatu behar dugu.