Atalak
UDALemoa [EUS]

Kotxepin Kultur Etxeak 2022rako bazkidetza kanpaina zabalduko du

Gehiago irakurri titularraren gainean klikatuz

Urtarrilaren 10ean emango zaio hasiera bazkidetza kanpainari, eta bi aukera egongo dira, Kotxepin Lagun helduentzat eta Kotxepin Txiki umeentzat

Kotxepin Kultur Etxeak bere bidea urratzen jarraitzen du. Alde batetik, martxora bitartean landuko duen programazioa argitaratuko du aste honetan bertan, eta bestetik bazkidetza kanpaina zabalduko du datorren urtarrilaren 10etik aurrera.

“Hasieratik esan genuen Kotxepin Kultur Etxeak bere dinamika propioa sortu behar zuela, eta zentzu horretan garrantzi berezia ematen diogu bazkidetza kanpaina honi. Herritarrak Kotxepinen aldeko apustua egiten du, eta Udaletik ere bazkideak mimo eta maitasun bereziz tratatuko ditugu” azaldu du Ioritz Fernandez kultura zinegotziak.

Bi harpidetza mota egongo dira:

KOTXEPIN LAGUN:

20 € urtean

%30eko deskontua emanaldi guztietan

+14 urte

KOTXEPIN TXIKI:

10 € urtean

%30eko deskontua emanaldi guztietan

0-13 urte

Sarrerak eta bazkidetza: http://www.lemoa.net