Atalak
UDALemoa [EUS]

Iñaki Moreno – “Urtxumeren ipuinak” liburuaren idazlea

Gehiago irakurri titularraren gainean klikatuz

Zer aurkituko du irakurleak “Urtxumeren ipuinak” liburuan? Nondik dator ideia?
Freskotasuna eta sinpletasuna aurkituko ditu, ulerterraza eta zuzena izango da. Irakurle berarekin identifikatuko da, harrapatuko du, eta bere istorioa izango balitz moduan sentituko du. Ideia Urtxumetik dator, nire bizitzako ibaia: hark inspiratzen nau.

Badago loturarik ipuinen artean? Ze gai jorratzen duzu?
Liburua gehienbat emakumean oinarrituta dago. Egoera eta eszenatoki ezberdinetan kokatutako maitasun olerkiak dira.

Idazle moduan zure burua definitu beharko bazenu, zer esango zenuke? Beste leku eta espazio batera naramaten erremintak aurkitu nituen, nire sormenaren zati bat pizteko eta beste pertsona batzuk motibatzeko.

Zer suposatzen du zuretzat liburua Lemoan aurkezteak?
Lemoa nire herria da, beraz, harrotasuna eta errespetua sorrarazten dit. Horrez gain, nire aletxoa eta interesa jarri nahi dut herrian ezin hobeto garatzen ari den kulturaren aldeko lanean.