Atalak
UDALemoa [EUS]

Maider Alcelay – Istorio hegalariak

Gehiago irakurri titularraren gainean klikatuz

“Istorioek hegan egiten dute, guganaino datoz eta ahoz-aho bidaiatzen dute”

–Zer aurkituko du Kotxepinera zure ikuskizuna ikustera hurbiltzen denak?

Inauterietatik eta hainbat mozorrotatik abiatuta, munduko toki anitzetako istorioetan murgilduko gara.

– Nondik dator lan honen ideia?

Fisikoki eta kulturalki, munduko leku oso desberdinetako istorioak kontatzeko gogotik. Istorioek hegan egiten dute, guganaino datoz eta ahoz-aho bidaiatzen dute. Inauteriak aitzakiatzat hartuta kontatuko ditut horiek.

– Zein balio landu nahi duzue ipuin saio honekin?

Ipuinek balio anitzak erakusten dizkigute. Kasu honetan, errespetua, adiskidetasuna, maitasuna eta elkar laguntzea besteak beste.

– Pandemiaren ostean, hasi zarete berriro martxa hartzen taula gainean aritzen zareten sortzaileok?

Sortzaileok sortzen jarraitu dugu, une oro. Taula gainean mugimendu gehiago dago, hala ere, ez nahi bezainbeste.