Atalak
UDALemoa [EUS]

Jagon Lemoa Proiektua

Gehiago irakurri titularraren gainean klikatuz

“JAGON LEMOA” LEMOAKO UDALAK SORTU BERRI DUEN ZAINTZA PROIEKTUA DA, MARTXOTIK AURRERA ABIAN JARRIKO DENA. PROIEKTU HONEN ARDATZ NAGUSIA ELKARBIZITZA DA, ETA HERRIA ZAINTZEKO HELBURUAREKIN, BALIOETAN OINARRITUTAKO ELKARBIZITZA EREDU BAT SARETU, HOBETU, ETA INDARTUKO DU

Gehiago irakurri titularraren gainean klikatuz

Herritar eta eragile guztiei zabalik egongo den proiektua izan nahi du Jagon Lemoak, eta horretarako, proiektuaren fase ezberdinetan lanketa egingo da adin tarte zein profil ezberdinekin. Hasteko, herriko eragileekin bilera sorta egingo da, proiektuaren nondik norakoak azaldu eta helburuak zehazteko.

“ Balio positibo eta eraikitzaileetan oinarritutako komunitate eredua landu eta garatu nahi dugu. Horretarako, eragile ezberdinekin elkarlana landuko dugu, eta parte-hartze aktiboa bultzatu” azaldu du Saioa Elejabarrieta Lemoako alkateak.