Atalak
UDALemoa [EUS]

2022ko jaietan lanean ari da Lemoako Jai Batzordea

Gehiago irakurri titularraren gainean klikatuz

Bi urte dira Lemoan jaiak ohiko moduan ospatu ezin direrenetik. Covid-19ak eragindako egoerak zuhurtzia eskatzen zuen, eta zuhurtzia horrekin jardun zen kulturaren alde eginez, baina formatuak egokitzeko erronkari erantzunez. 2022an, pandemiaren eragina nabarmen jaitsi dela kontuan hartuta, Lemoako Jai Batzordea udalarekin batera lanean hasi da. Orain arte bi bilera egin dira, eta hurrengoa apirilaren 4an izango da.

Jai batzordeak eta udalak herritar guztiak bilera horietan parte hartzera animatu gura ditu, eta haien helburua da ideia berriak batzea zein jarduerak proposatzea. Honela, aurtengo jai bereziak eraikitzeko eta hori denon artean egiteko.

Saioa Elejabarrieta Lemoako alkateak azaldu duenez, “Jaiak edozein lemoarrentzako egun bereziak dira. Jai herrikoien inguruan lan handia egiten da, eta herri gisa batzen gaituen guztia erdigunean jartzen da. Beharrezko neurri guztiak mantenduz, berriz elkartzeko aukera paregabea izango da.”