Atalak
Udal buletina- Boletín digital

Elkartrukea 2022

[eus] 2013. urtean martxan jarritako proiektua da Elkartrukea. Lemoako Udalak herrian dauden arazo edo beharrizan ezberdinak lantzen ditu gazteekin eta gai horren inguruan sentsibilizatzea, edota, arazo horri aurre egiteko plan bat sortzea da prozesu guztiaren helburu garrantzitsuena.

Urtez urte gaiak aldatzen doaz, baina erabilitako metodologia antzekoa izaten da, batik bat urte guztian zehar aurrera eramaten den programa bat delako.

Oraingoan, 2022ko proiektuan parte hartu duten gazteek urte bukaerako lanaren aurkezpena egingo dute, inmigrazioa gaitzat hartuta. Aurkezpen hau abenduaren 18aren lotuta dago, Pertsona Migratzaileen egunarekin, hain zuzen ere.

[cas] Elkartrukea  es un proyecto puesto en marcha en 2013. El Ayuntamiento de Lemoa trabaja con los y las jóvenes las diferentes problemáticas que existen en Lemoa, y el objetivo más importante de todo el proceso es sensibilizar y/o elaborar un plan para incidir frente a un problema concreto.

Año tras año los temas van cambiando, pero la metodología empleada es similar, sobre todo porque se trata de un programa que se lleva a cabo a lo largo de todo el año.

En esta ocasión, los y las jóvenes participantes en el proyecto de 2022, en torno a la inmigración, realizarán una presentación del trabajo de fin de año. Esta presentación se enmarca en la celebración del Día de las Personas Migrantes, el 18 de diciembre.