Atalak
Udal buletina- Boletín digital

40 bikotek hartu zuten parte Lemoako 2 belaunalditako I. Txapelketan

40 parejas tomaron parte en el I Torneo 2 Generaciones de Lemoa

[eus] Lemoako Kiroldegian ospatu zen Bizkaiabasket Fundazioak eta Saskigune Elkarteak antolatzen zuten 2 Belaunaldi Txapelketaren lehen edizioa, Cementos Lemonaren babesarekin eta KirolMedia eta Lemoako Udalaren laguntzarekin. Guztira 40 bikotek hartu zuten parte txapelketa horretan, eta helburu solidarioa zuen: izena ematearen kuota “Balones para Benin” Programara bideratzea.

Bai guraso eta bai seme-alabek hitzordua zuten igande goizaz familian gozatzeko, saskibaloia aitzakia gisa hartuta. Eguna irekitzen lehenak txikienak izan ziren, Saski Eskolakoak. Guraso eta txikienak elkarrekin aritu ziren, eta ikuskizun ederra eskaini zuten. Enara Fernandez izan zen bere aitarekin batera garaikurra irabazi zuena, eta Zilarrezko LEB mailako Zornotza ST Melillaren aurka ikusteko bi sarrera eskuratu zituena. Nora Alcantara izan zen finalista. Maila honetako parte-hartzaile guztiek baloi bat jaso zuten oparitan.

“Premini” kategorian, bi txandaren ondoren, bi erregistro onenak Arei Reguera eta June Esterasentzat izan ziren. Final polita eta parekatua jokatu zuten eta garaipena Areirentzat izan zen,  sari bikoitzarekin: Lointek Gernika Bizkaiak datorren ostiralean, hilaren 30ean, Jairisen aurka jokatuko duen partidaz gozatzeko bi sarrera eta irabazlearen garaikurra. June finalistak, gainera, baloi bat eraman zuen opari.

Eta jardunaldiari amaiera emateko, Mini mailan 19 bikotek parte hartu zuten, oso parekatuak, eta finalerdi orekatu baten ondorioz, bigarren finalista jaurtiketa libreen txanda batean erabaki behar izan zen. Finalean Irati Fernandezek eta Araitz Zenarruzabeitiak neurtu zituzten indarrak, eta Irati izan zen azkenean saskiratze bakar batengatik irabazi zuena. Irabazleak Surne Bilbao Basket ikusteko bi sarrera eskuratu zituen datorren asteartean, Real Madrilen aurka.

Argazkiak – fotos https://www.flickr.com/photos/bizkaia_basket/52575506878/in/album-72177720304606594

[cas] https://bizkaiabasket.com/40-parejas-tomaron-parte-en-el-i-torneo-2-generaciones-de-lemoa/