Atalak
Udal buletina- Boletín digital

Umeen begirada Lemoagintzara dator

Mirada infantil para construir Lemoa

[eus] Bistan da, jendeak badaki, somatzen hasia da, herriak Jakintsuen Kontseilu berria daukala.

Lemoako Umeen Kontseilua 2022ko abenduaren 20an eratu da, asteartez ospatu du bere lehen bilera, hasi dira umeak herriko erabakietan parte hartzen, herria bera hausnartzen, euren ikuspuntuak partekatzen…

Jakinmin handiz etorri dira Boushab, Aiala, Sare, Izan, June, Peru, Ahieser, Uxue, Irati, eta Peio Kotxepin Kultur Etxeko Salako gure egoitzara, indarrarekin sartu dira Kontseiluan (Ekhi eta Nahiak gaur ezin izan dute etorri baina gorde diegu aulkia taldean). Euren ume-begirada baliatuta gure herrigintza aberasteko Alkateak deituta daude, zozketan hautatuak izan dira eta ekaina bitartean hilean behin arituko dira elkarlanean.

Zirkuluan jezarrita, Umeen Kontseiluaren klabeak zein diren azaldu dizkiegu. Herriarentzako lanera datozela azaldu diegu, hau dela umeak adituak izan daitezen sortutako lekua, eta hemen ardura eta gogoa eurena dela. Haiek adituak izateko gure artean ere elkar aditu behar dugula azaldu diegu ere, bilera atseginak izan daitezen funtsezkoa baita hau. Eta hori nahi dugu hain zuzen: bilera atseginak izatea, plazerretik asmatzea Lemoa hobeago horiek.

Lehen bilera hau ohikoak baino laburrago egin behar izan dugu, umeek eskolan lehenago egon behar zutelako gabon kanten entsaioa egiteko. Elkar ezagutzeko joko ttiki bat egin dugu. Hala, lantaldeko partaide bakoitzari zer gustaten jakon eta zer ez jakin ahal izan dogu, baita bakoitzak zein superbotere aukeratuko lukeen ere, gustoko dituzten abesti edo ipuinak, txikitako bizipenen bat edota Lemoako zein txoko duten gustokoen edo zein dan gitxien gustaten jakena. Elkar ezagutu eta talde bezala osatu gara, Marina eta Peru hezitzaileek lagunduta.

Gauza asko ikasi ditugu joko horretan, adibidez gehienek ez dutela gustoko ez brokolia, ez Lemoako lantegi handia, ez eskola ere. Baina jakin dugu ere Uxuek txikitan harea jaten zuela edo Iratiren superboterea euskara erraza iruditzea dela, Ahieserrek ez dituela langostinoak gustoko eta Peiok oso azkar egiten duela korrikan; Peruk Lemoan Kotxepin duela gustokoen eta Junek etorkizuna ikusteko superboterea duela; Boushabek ez dituela argi fuerteak gustoko eta Izani eta biei kebabak gustatzen zaizkiela pila bat; Sarek Natura Kontrolatzeko superboterea aukeratu du, eta Alaiak Uraren Boterea. Halako talde batekin seguru gaude gauza politak aterako direla!

Saioa Elejabarrieta Lemoako Alkatea bisitan etorri zaigu bilerara, umeei harrera egitera, urtarriletik aurrera bere aholkulari taldea izango dena ezagutzera. Ea umeentzako zein galdera edo erronkarekin datorkigun hurrengo bileran… Urtarrilaren 17an izango da hori.

Hemen ikusi eta jaitsi ditzakezue bilera honetako argazki guztiak: https://flic.kr/ps/41khDs

[cas] Ya es evidente en el pueblo, la gente lo sabe, se empieza a sentir, se comenta que Lemoa tiene un nuevo Consejo de Sabios.

El Consejo de la Infancia de Lemoa se ha constituido el 20 de diciembre de 2022, ha celebrado su primera reunión este martes, los niños y las niñas han comenzado a participar en las decisiones del pueblo, a reflexionar sobre el propio pueblo, a compartir sus puntos de vista…

Boushab, Aiala, Sare, Izan, June, Peru, Ahieser, Uxue, Irati, y Peio han entrado con fuerza en el Consejo, en nuestra sede de la Sala de Kotxepin Kultur Etxea (Ekhi y Nahia hoy no han podido venir pero les hemos guardado la silla). Vienen convocados por la Alcaldesa para enriquecer nuestro pueblo con su mirada infantil, han sido seleccionados por sorteo y hasta junio se reunirán una vez al mes.

Sentados en círculo, les explicamos cuáles son las claves del Consejo de la Infancia. Les hemos contado que vienen a trabajar para el pueblo, que éste es el lugar creado para que las niñas y los niños sean los expertos, y que aquí la responsabilidad y las ganas son las suyas. También les hemos explicado que para ser escuchads también tenemos que escucharnos entre nosotrs, porque esto es fundamental además para que las reuniones sean agradables. Y eso es precisamente lo que queremos: que sean reuniones agradables, que nazcan del disfrute infantil esas Lemoas mejores.

Esta primera reunión hemos tenido que hacerla más corta de lo habitual porque ls niñs tenían que estar antes en la escuela para hacer el ensayo de villancicos. Hemos hecho un pequeño juego para conocernos. Así, hemos podido saber qué les gusta y qué no a cada una de las personas del equipo, qué superpoderes elegiría cada una, qué canciones o cuentos les gustan, alguna vivencia de su infancia o qué rincón de Lemoa les gusta más o cuál les gusta menos. Nos hemos conocido y formado como grupo, acompañads por las educadoras Marina y Peru.

Hemos aprendido muchas cosas en ese juego, por ejemplo que a la mayoría no les gusta ni el brócoli, ni la gran fábrica de Lemoa, ni la escuela. Pero también hemos sabido que Uxue de pequeña se comía la arena o que el superpoder de Irati es que le resulta fácil el euskera, que a Ahieser no le gustan los langostinos y que Peio corre muy rápido; que a Peru en Lemoa lo que más le gusta es Kotxepin y que June tiene el superpoder de ver el futuro; que a Boushab no le gustan las luces fuertes y que a Izan y a él les gustan los kebabs un montón; que Sare ha elegido el superpoder de Control de la Naturaleza y Alaia el Poder del Agua. ¡Con un equipo así solo pueden salir cosas bonitas!

La Alcaldesa de Lemoa, Saioa Elejabarrieta, ha venido a visitarnos a la reunión para conocer y recibir a su equipo asesor. ¡A ver qué preguntas o encargos nos trae en la próxima reunión…! Eso será el 17 de enero.

Aquí podéis ver y descargar todas las fotos de esta primera reunión: https://flic.kr/ps/41khDs