Atalak
Udal buletina- Boletín digital

Itziar Saenz de Ojer – Itsaspetik azalera, azaletik plazara

Tolosa aldean itsasoa faltan botatzen dugulako, hortxe hasi ginen proiektuari forma ematen

Sarrerak – entradas: https://labur.eus/ztOf7

[eus] Zer aurkituko du Kotxepinera zuen ikuskizuna ikustera hurbiltzen denak?
Aurkituko ditu istorioak, garai bateko kontuak, abestiak… Guztietan izango dira protagonista itsasoa eta emakumezkoak.

Nondik dator “Itsaspetik azalera, azaletik plazara”?
Tolosako Amarotz auzoan antolatzen den ahoz aho ekimenarekin hasi zen guztia. Nagore eta bioi kontaketa bat prestatzeko eskatu ziguten, eta biok elkartzen gintuzten gauzen bila hasi ginen. Biak gara kostaldekoak eta Tolosa aldean itsasoa faltan botatzen dugulako, hortxe hasi ginen proiektuari forma ematen. Ilusio handiarekin osatu dugu, eta elkarrekin saio goxoa prestatu dugu.

Zer da antzerkia zuentzat?
Hasteko, gozatu eta gozarazteko momentuak eskaintzen dizkigun zerbait da, gure bizitzetan garrantzia handia duena. Transmisiorako tresna ere bada, esan eta aldarrikatu nahi dugun hori besteei zabaltzeko modua. Eta gure buruez eta inguruaz hausnartu eta ikasteko tresna ere bada.

Las dos somos de costa, en Tolosa echamos de menos el mar, y ese fue el germen de esta historia

[cas] ¿Qué se va a encontrar quien se acerque a Kotxepin?
Encontrará historias, cuentos y canciones de otros tiempos…Todo con el mar y las mujeres como protagonistas.

¿De dónde surge la idea de “Itsaspetik azalera, azaletik Plazara”?
Todo comenzó con la iniciativa “Ahoz aho” que se organiza en el barrio tolosarra de Amarotz. A Nagore y a mí nos pidieron que preparáramos un relato y nos pusimos a buscar elementos que nos unieran. Las dos somos de costa, en Tolosa echamos de menos el mar, y ese fue el germen de esta historia. Es un proyecto en el que hemos puesto mucha ilusión y eso se percibe.

¿Qué significa el teatro para vosotras?
Para empezar, es algo que nos ofrece momentos para disfrutar y hacer disfrutar, algo muy importante en nuestras vidas. También es una herramienta de transmisión, una forma de mostrar nuestra voz y reivindicarnos. Y también es una herramienta para reflexionar y aprender de nosotras mismas y de nuestro entorno.