Atalak
Udal buletina- Boletín digital

«Euskara ZU zara» lelopean, zabalik dago Lemoako Berbalagunen izena emateko epea – Bajo el lema «Euskara ZU zara», está abierto el plazo de inscripción en Berbalagun Lemoa

[eus] Aurten ere martxan da Berbalagun programa, euskaraz bizitzeko eta praktikatzeko aukera paregabea eskaintzen duena. Euskara ZU zara lelopean, egitasmoak euskaraz hitz egin, lagun berriak egin eta ondo pasatzeko espazioak sortzen ditu, ikasgelatik harago.

Parte hartzea doakoa da, eta izen-ematea emanizena.praktikatu.eus webgunean egiten da. Horretarako, Lemoa hautatu behar da “herria” atalean, gustuko ordutegia sartu, eta, datu pertsonalak bete ondoren, programako dinamizatzaileak parte-hartzailearekin harremanetan jarriko dira.

Kafetxo bat hartzea, oinez ibilaldi bat egitea edo mendira irteera bat egitea aukera bikaina izan daiteke euskaraz aritzeko eta ondo pasatzeko. Gainera, Arratiako beste herrietako lagunekin harremanetan egoteko aukera ere eskaintzen du; izan ere, Berbalagun Lemoaz gain Igorren eta Areatzan ere antolatzen da.

Berbalagunen ez dago ez zahar, ez berri; ez hango, ez hemengo… Helburua da euskaraz naturaltasunez eta gustura aritzea, euskal hiztun komunitatea indartzeko eta zabaltzeko.

Anima zaitez, eta parte hartu euskaraz bizitzeko esperientzia honetan!

Izen-ematea: emanizena.praktikatu.eus

[cas] Vuelve el programa Berbalagun, una oportunidad ideal para vivir y practicar el euskera más allá del aula. Bajo el lema Euskara ZU zara, la iniciativa ofrece espacios para hablar en euskera, hacer nuevas amistades y disfrutar del idioma en un ambiente relajado y cercano.

La participación es gratuita, y la inscripción se realiza en la web emanizena.praktikatu.eus. Solo hay que seleccionar Lemoa en el apartado “pueblo”, elegir el horario que mejor se adapte, completar los datos personales y el equipo dinamizador se pondrá en contacto con la persona inscrita.

Tomar un café, salir a dar un paseo o hacer una excursión al monte puede ser una gran ocasión para practicar euskera y pasarlo bien. Además, el programa también se desarrolla en Igorre y Areatza, lo que permite conocer gente de toda Arratia.

En Berbalagun no hay ni nuevos ni veteranos; ni de aquí ni de allí… Todas las personas participantes hablan euskera a gusto y con naturalidad, fortaleciendo y ampliando la comunidad euskaldun.

Anímate a participar y a disfrutar del euskera en tu día a día.

Inscripción: emanizena.praktikatu.eus