Atalak
Udal buletina- Boletín digital

Iratxe Etxebarriaren hitzaldia: buru osasuna eta autozaintza – Charla sobre salud mental y autocuidado con Iratxe Etxebarria

[eus] Buru Osasunaren Nazioarteko Eguna dela eta, gaur, urriaren 10ean, hitzaldia izango da Kotxepin Kultur Etxean: «7.300 miligramo eszitalopram, zertarako?», Iratxe Etxebarriaren eskutik.

Saioan buru osasuna zaintzearen garrantziaz eta autozaintza gure bizitzaren erdigunean jartzearen beharrari buruz arituko da, begirada hurbil eta zintzo batetik. Eguneroko erritmoari, emozioei eta ongizaterako ditugun baliabideei buruz hausnartzeko gonbita izango da.

[cas] Con motivo del Día Mundial de la Salud Mental, hoy, 10 de octubre, tendrá lugar en Kotxepin la charla «7.300 miligramo eszitalopram, zertarako?», de la mano de Iratxe Etxebarria.

Durante la sesión se abordará la importancia de cuidar la salud mental y de situar el autocuidado en el centro de nuestras vidas, desde una mirada cercana y sincera. Será una invitación a reflexionar sobre el ritmo cotidiano, las emociones y las herramientas con las que contamos para sentirnos mejor.