[eus]
Lemoako alkateak eta udal zinegotziek auzoz auzoko bisitak egingo dituzte datozen egunetan, “Kalea Entzuten” ekimenaren barruan.
Topagune hauen helburua auzotarrekiko harreman zuzena izatea da, auzo bakoitzeko beharrak, proposamenak, iradokizunak eta kezkak bertatik bertara jasotzeko. Topaketa bakoitza auzo jakin batean egingo den arren, edonor, edozein auzotan bizi dela ere, egokien datorkion topagunera hurbildu daiteke bere ekarpenak egiteko.
Ekimen honen bidez, udalak Lemoaren etorkizuna eraikitzen jarraitu gura du auzo bakoitza ondoen ezagutzen dutenen ikuspegia kontuan hartuta: bertan bizi diren herritarrena. Izan ere, auzo bakoitzak bere behar, aukera eta eguneroko errealitate propioak ditu, eta horiek ezagutzea ezinbestekoa da udal jarduera egoki bideratzeko.
Topaketak ekainaren 26an, 29an eta 30ean egingo dira udalerriko hainbat gunetan. Herritarrek aukera izango dute udal ordezkariekin hitz egiteko eta euren auzoari buruzko ekarpenak egiteko.
Jasotako ekarpenek auzo bakoitzaren errealitatea hobeto ulertzen lagunduko dute, eta bizilagunen beharrei erantzuten dien udalerria eraikitzen jarraitzeko baliagarriak izango dira. Izan ere, erabaki egokiak hartzeko ez dira nahikoa txosten teknikoak edo administrazioaren eguneroko lana; beharrezkoa da, halaber, Lemoan egunero bizi diren herritarren esperientziak, ideiak eta kezkak ezagutzea.
[es]
La alcaldesa y los concejales del Ayuntamiento de Lemoa realizarán durante los próximos días una serie de visitas por distintos barrios del municipio dentro de la iniciativa “Kalea Entzuten”.
El objetivo de estos puntos de encuentro es mantener un contacto directo con las vecinas y vecinos para recoger de primera mano las necesidades, propuestas, sugerencias e inquietudes de cada zona. Aunque cada encuentro se celebra en un barrio concreto, cualquier persona, viva donde viva, puede acercarse al punto que le resulte más cómodo para compartir sus aportaciones.
A través de esta iniciativa, el Ayuntamiento quiere seguir construyendo el futuro de Lemoa teniendo en cuenta la mirada de quienes mejor conocen cada barrio, las personas que viven en él. Cada zona cuenta con necesidades, oportunidades y realidades cotidianas diferentes, por lo que conocerlas de cerca resulta fundamental para orientar el trabajo municipal.
Los encuentros tendrán lugar los días 26, 29 y 30 de junio en diferentes puntos del municipio. Las vecinas y vecinos podrán conversar con los representantes municipales y trasladar sus aportaciones sobre sus barrios.
Las aportaciones recogidas ayudarán a comprender mejor la realidad de cada barrio y a seguir construyendo un municipio que responda a las necesidades de sus vecinas y vecinos, porque para tomar buenas decisiones no bastan los informes técnicos o el trabajo diario de la administración, también es necesario conocer la experiencia, las ideas y las preocupaciones de quienes viven Lemoa cada día.