[eus]
Lemoako Berdintasunerako Herritarren Gunearen baitan, parte-hartze saio bat egin da Kotxepin Kultur Etxean, Lemoako III. Berdintasun Planaren diagnostikoa elkarlanean lantzen jarraitzeko. Topaketaren helburua izan da herritarren ekarpenak jasotzea, udalerriko berdintasunaren arloko erronka eta lehentasun nagusiak identifikatzeko.
Saioan parte hartu duten pertsonek beren iritziak, proposamenak eta esperientziak partekatu dituzte. Ekarpen horiek Lemoako III. Berdintasun Planaren diagnostikoa osatzeko eta datozen urteetarako udalaren jarduera-ildoak zehazteko balioko dute.
Herritar guztiei irekita egon den saio hau udalerriko berdintasun politikak indartzeko bultzatutako parte-hartze prozesuaren barruan kokatzen da. Hurrengo hilabeteetan prozesuak aurrera jarraituko du, galdetegien eta beste parte-hartze gune batzuen bidez, Lemoa berdinzaleago eta parte-hartzaileago bat eraikitzen jarraitzeko.
diagnostikoa elkarrekin lantzeko parte-hartze saioa egingo da irailaren 15ean, 12:00etatik 13:30era, Kotxepin Kultur Etxean. Saioaren helburua herritarren ekarpenak jasotzea da, udalerriko berdintasun-politiken etorkizuneko erronkak eta lehentasunak identifikatzeko.
Topaketan parte-hartzaileek beren iritziak, proposamenak eta esperientziak partekatzeko aukera izango dute. Ekarpen horiek III. Berdintasun Planaren diagnostikoa osatzeko eta datozen urteetako jarduera-ildoak definitzeko baliagarriak izango dira.
Saioa herritar guztiei zuzenduta dago, eta udalerrian berdintasunaren aldeko lankidetza eta parte-hartzea sustatzeko prozesuaren parte da. Herritarren inplikazioa funtsezkoa izango da Lemoa bidezkoago eta berdinzaleago baten alde lanean jarraitzeko.
[es]
En el marco del Espacio Ciudadano para la Igualdad de Lemoa, se ha celebrado en Kotxepin Kultur Etxea una sesión participativa para avanzar de forma conjunta en el diagnóstico del III Plan para la Igualdad de Lemoa. El objetivo del encuentro ha sido recoger las aportaciones de la ciudadanía para identificar los principales retos y prioridades del municipio en materia de igualdad.
Durante la sesión, las personas participantes han compartido sus opiniones, propuestas y experiencias, que servirán para completar el diagnóstico del III Plan para la Igualdad y definir las líneas de actuación que guiarán las políticas municipales en los próximos años.
Esta sesión, abierta a toda la ciudadanía, forma parte del proceso participativo impulsado para reforzar las políticas de igualdad en Lemoa. El trabajo continuará en los próximos meses con nuevas acciones de participación, entre ellas cuestionarios y otros espacios de encuentro, para seguir construyendo un municipio más igualitario y participativo.