[eus] Saskien parkeak irudi berritua du, erabiltzaileek beraiek egindako eskaerei erantzuten dieten hainbat lan egin ondoren. Guztira 148.448,64 euroko inbertsioa eginda, Udalak espazio hori hobetu du, erosoagoa, funtzionalagoa eta egunero erabiltzen dutenen beharretara egokitua izan dadin. Jarduketarik nabarmenena argiztatutako estalki bat eta luzera osoan zehar jarritako eserleku jarraitu bat eraikitzea izan da; parkera maiz joaten […]