[eus] Lemoako hainbat gunetan hobekuntza-lanak egiten ari dira egun hauetan, espazioak irisgarriagoak eta erabilera-baldintza hobeetan mantentzeko. Arlonagusiako futbol-zelaian, skate-pistetan eta Ibaizabal parkean egiten ari diren lanek herritarrek egunerokoan erabiltzen dituzten guneei eragiten diete. Arlonagusiako futbol-zelaian, sarbide egokitu bat prestatzen ari dira, instalazioen irisgarritasuna hobetzeko. Skate-pistetan, berriz, egur guztiak berritzen ari dira, gunea egoera onean mantentzeko […]