[eus] Lemoako txokoak eta eguneroko bizitza zure begietatik erakusteko aukera itzuli da. Lemoako Argazki Lehiaketaren edizio berria martxan da, eta urriaren 31ra arte bidali ahal izango dira herriarekin lotutako argazkiak. Parte hartu nahi duen edonork argazki bat aurkez dezake. Jasotako lanen artean, 12 argazki aukeratuko dira 2027ko udal egutegia osatzeko. Aukeratutako argazkien egileek, gainera, opari […]