Atalak
UDALemoa [EUS]

Bigarren urtez jarraian ez da Lemoako jairik egongo

Bigarren urtez jarraian ez da San Inaziorik ospatuko Lemoan. Pandemiak eta horren ondorioz eratorritako osasun egoerak bultzatuta hartu dute erabakia udal arduradunek, jai batzordearekin batera. Hori horrela, udaletik helarazi nahi duten lehen mezua da ez dela jaiak (edo “ez-jaiak”) ospatzeko momentua, eta arduraz jokatzearen garrantzia azpimarratu dute.

Atalak
UDALemoa [EUS]

Arantxe, Arraño, Landitxe eta Elorriagako bideak konponduko dira

Arantxe, Arraño, Landitxe eta Elorriagara doazen errepideetan hobekuntza nabariak egingo dira uztailean zehar. Zoladura berritu egingo da, bidean dauden zuloak estaliz.