ZOLADURA BERRITU ETA ZULOAK ESTALIKO DIRA. AURREKONTUA 41.145,81 € KOA IZANGO DA, BEZ-A BARNE. ASFALTADOS OLARRA ENPRESAK IRABAZI DU ESLEIPENA, ETA LANAK UZTAILEAN burutuko dira.
Arantxe, Arraño, Landitxe eta Elorriagara doazen errepideetan hobekuntza nabariak egingo dira uztailean zehar. Zoladura berritu egingo da, bidean dauden zuloak estaliz.
Eukeni Bikarregi ogasun zinegotziak lanen helburua eta gakoak azaldu ditu: “Urtero, aurrekontua prestatzen dugunean auzoetan lanak eta hobekuntzak egiteko partidak gordetzen dira. Aurtengo aurrekontuari begira, argi ikusi genuen lau auzo hauetako errepideen zoladura konpondu behar zela. Herriaren kohesioari begira garrantzitsua da herrigunea eta auzoak modu egokian konektatzea”.
ESKOLAREKIN KOORDINAZIO BILERA EGIN DUTE UDAL ORDEZKARIEK

Behin ikasturtea bukatuta, eskolako ordezkariek, guraso elkarteak eta udaleko ordezkariek bilera egin dute. Helburua datorren ikasturteari begira dauden beharrak aztertu, eta irailaren bueltarako dena prest uztea izango da.
Bileran parte hartu duten eragile guztiek argi daukate ahal den neurrian normaltasun egoera batera bueltatzea izan behar dela helburua, betiere osasun neurri guztiak betez, eta langile zein ikasleen eskubideak babestuz.