Atalak
UDALemoa [EUS]

UDALemoa aldizkariaren lehen zenbakia banatu du Lemoako Udalak

UDALEMOAK, UDAL ALDIZKARI BERRIAREN LEHEN ZENBAKIAK, KOTXEPIN KULTUR ETXEAREN PROIEKTUA DU ARDATZ, ETA PROIEKTUAREN GAKOAK AZALTZEN DITU.

“Kotxepin, danontzat” izenburupean, aldizkariaren lehen alea banatu du Lemoako Udalak, egunotan. Paperezkoak, 16 orrialde ditu, ele bitan idatzita dago eta 1.800 ale banatu dira.

Udalaren asmoa, urtean hiru zenbaki argitaratzea da.  Aritz Undurragak, komunikazio zinegotziak, komunikabide berri honen helburuak azaldu ditu: “Uste dugu herritarrekiko komunikazioa indartzeko tresna interesgarria izango dela. Era berean, Atxubieta aldizkariaren lekukoa hartu nahi du, baina ikuspegi desberdin batekin; Lemoarentzat estrategikoak izan daitezkeen proiektuetan sakontzeko baliagarri izango zaigu ale bakoitza”.

Lehen zenbaki honetan, Kotxepin Kultur Etxearen irekiera ekitaldiak hartu du aldizkariaren protagonismo osoa. Batetik, egitasmoak izan duen garapena azaldu da, eta bertan parte hartu duten arduradun politikoen zein herritarren iritziak jaso dira. Bestetik, kultur proiektuaren hurrengo erronkei buruzko informazioa eman da. Gainera, Kotxepin Bengoetxeari egin zitzaion omenaldi xumea ere irakur daiteke.

Jarraian, aldizkariarekin batera, irekiera ekitaldian egin ziren argazkiak dituzue ikusgai.

http://www.lemoa.net/eu-ES/Albisteak/Orriak/20210514-El-Ayuntamiento-de-Lemoa-reparte-el-primer-numero-de-la-revista-UDALEMOA.aspx

“Nire ustez, kultura, tresna politiko oso indartsua da, eta bertatik bidegabeko gauza asko hitz egin, oihukatu eta zalantzan jar daitezke”

AGUSTINX Märkl

MAIATZAREN 17A: HOMOFOBIAREN ETA TRANSFOBIAREN KONTRAKO NAZIOARTEKO EGUNA. MAIATZAREN 21A: KULTUR ANIZTASUNAREN MUNDU EGUNA. BI DATA HAUEN BUELTAN ITSASOA IKUSKIZUNA HELDUKO DA KOTXEPINERA, ETA BERE SORTZAILEAREKIN ARITU GARA.

Ekintzaile transfeminista eta antiarrazista zaren aldetik, zer iradokitzen dizute maiatzaren 17a eta 21ak?

Nire ustez, aldarrikapenerako beharrezko datak dira; alde batetik, maiatzaren 17a, aski da! esateko eguna da; aski da LGTBIQ+ pertsonen kontrako erasoei, jazarpenei eta trans-feminizidio sistematikoei.

Era berean, gizarteari egindako gogorarazpena ere bada, oroimen kolektiboari dei egiten dio, ez ditzagun errepika iraganeko eta oraingo akats berberak. Nire ustez, memoria eraikitzeko modua da.

Maiatzaren 21ari dagokionez, garrantzitsua da pentsatzea kultura ez dela zerbait homogeneoa edo estatikoa, soilik gizarteko pribilegiatuentzat den zerbait, edo diru asko balio duen zerbait. Nire ustez, kultura, tresna politiko oso indartsua da, eta bertatik bidegabeko gauza asko hitz egin, oihukatu eta zalantzan jar daitezke. Existitzen garela, existitzen jarraitu nahi dugula eta ez gaituztela geldituko oihuka jarraitzea da. Berriz ere, memoria hitza datorkit burura eta pentsatzen dut memoriarik gabeko gizarteak ez direla gai euren kulturak/kultura zaintzeko, eraldatzeko edo birpentsatzeko. Memoria eta kultura borroka-lagunak dira.

Zer kontatuko digu Itsasoak? Nondik sortu da ideia? Zer aurkituko du Kotxepinera hurbiltzen denak?

Zaila da erantzutea. Hasteko, esan nahi nuke ni ez naizela artibista. Pankarta eta asanbladetatik nator, “txapa” eman izan dut tailer edo festaren batean, halakoetan ibili naiz. Ideia dator itsasoarekin dudan loturatik, gai horri lotzen natzaio.

Aurrean aurkituko duzue Agustina bat bizi duena eta bizi izan zuena kontatzen; ahula, eta seguruenik, okerra. Barrena husteko ariketa da, azken finean. Gero, jendeak nahi izanez gero, feedback-a eta eztabaida unea izango dugu, agertutako gaiak jorratzeko.

Nola definituko zenuke transfeminismoa? Zein da egungo gizartean duen lekua eta zein izan beharko luke?

Zintzoki, zaila egiten zait definizio itxiak ematea eta dogmaren ideia hori elikatzea, hori eliza katolikoarentzat utziko dut, ni ateoa naiz. Nire ustez, transfeminismoa mugimenduan dabilen feminismoa da. Espazio honek beste identitate batzuk batu nahi ditu (bollerak, trans* pertsonak, marikak, bitarrak ez diren pertsonak, migranteak, sexu-langileak, dibertsitate funtzionala duten pertsonak, etab.);  hetero-patriarkatu kapitalistak sortzen dituen indarkeriak jasan ditzaketenak;  emakume subjektuari garrantzirik kendu barik, beste feminismoekin aliantzak batuz. Aliantzak nola egin hausnartzea oso beharrezkoa da.

Halaber, uste dut, oraindik erresistentziak daudela transfeminismoarekin, gizarte mugimenduetan ari naiz, eta hori da gehien ezagutzen dudana.

TERFen (Feminista Erradikal Trans-Baztertzaileak) eraginak aztarna utzi du euren diskurtso biologizista eta transfobikoekin, eta horrek zaildu egiten du aliantza horiek gauzatzea.

Bestalde, feminismo zuriek pertsona migranteekin duten antolatzeko moduaren auto-kritika ezak eta erreparazio historikorako proposamenei uko egiteak ere, zailago egiten ditu aliantza horiek.

Zein izan beharko litzateke transfeminismoaren lekua? Ez naiz ni izango galdera horri erantzungo diona, ez naiz sentitzen nor…

2021eko trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga

Lemoako herritarrei jakinarazten zaie 2021eko urtealdiari dagokion zerga BORONDATEZKO ALDIAN kobratzen hasiko dela.

ORDAINKETA EPEA

Maiatzaren 17tik irailaren 17ra

Epe hau iraganik, Zerga Derrigorrezko Bidetik exijituko da, %20ko GAINORDAINAZ dagozkion atzerapeneko interesak gehituz.

ORDAINKETA LEKUAK

BBK – KUTXABANK

ORDAINKETA MODUA:

● Helbideratu gabeko ordainagiriak:

▪ Kutxabank-en SOILIK, bizilekuetara bidaliko diren ordainagiriak aurkeztuz. Ez da eskudirurik hartuko Udal Bulegoetan.

Inprimakia jasotzen ez bada, edo galduz gero, Udal Administrazioan horren bikoiztua lortu behar izango da. Ordainagiria ez jasotzeak, edo akatsen bat izateak, EZ DU ORDAINDU BEHARRA KENTZEN.

Zure onerako, zergaren ordainketa helbideratzea gomendatzen da. Horrek 2022. urtealditik aurrera izango luke eragina. Horretarako Udal Administrazio Bulegoetan libretaren lehenengo orriaren eta jabearen NAren kopia aurkeztu behar izango dira.

Helbideratutako ordainagiriak:

▪ Kargua irailaren 13 eta 17a bitartean egingo da zure kontuan. Hala ez balitz, Udalarekin harremanetan jarri.

UDAL BRIGADAREN LANAK

Zebra-bideak leuntzeko konponketak hasi dira

Zebra-bideetan autoen abiadura moteldu, eta oinezkoen ibilia errazteko jarri ziren irtenguneak leuntzen hasi da Lemoako Udala. Gehiegizko malda zeukaten, eta autoentzat arriskutsua zen. Hainbat aukera eta material ezberdin aztertu ondoren, obra brigadak zebra-bide batean egin zuen konponketa, eta emaitza ona izan dela ikusita, herrigune osoan egingo dira moldaketak.

Agirre lehendakaria kaleko espaloiaren konponketa

Zuhaitzen bolumen eta sustraien ondorioz, hiriguneko gune ezberdinetan hainbat jarduera egiten dira urtero helburu argi batekin: erroen eraginez espaloia altxatu eta hodiak oztopatzen dituzten kalteak saihestea edo konpontzea. Oraingoan, baldosak egin eta berriz jarri dira Agirre lehendakaria kalean. 

UDALEKUAK 2021

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s