Atalak
UDALemoa [EUS]

Bertoko espeziekin sortutako basoak oinarri dituen bi proiekturi heldu die Lemoako Udalak

ALDE BATETIK, ARAMOTZEN 11 HEKTAREA BIRLANDATZEKO ESLEIPENA ONARTU DU UDALAK, ETA BESTETIK MURGIA, APARIO ETA SAN ANTOLINGO LURSAILETAKO EREMU EZBERDINETAN PINUAK KENDUKO DIRA, ETORKIZUNEAN BESTE BIRLANDAKETA BAT EGITEKO.

ALDE BATETIK, ARAMOTZEN 11 HEKTAREA BIRLANDATZEKO ESLEIPENA ONARTU DU UDALAK, ETA BESTETIK MURGIA, APARIO ETA SAN ANTOLINGO LURSAILETAKO EREMU EZBERDINETAN PINUAK KENDUKO DIRA, ETORKIZUNEAN BESTE BIRLANDAKETA BAT EGITEKO.

Bertoko espeziekin sortutako basoen aldeko apustua berretsi du Lemoako Udalak, eta horren erakusgarri dira datozen hilabeteetan gauzatuko diren bi ekimen: alde batetik, Aramotzen 11 hektarea, hots, 10.000 zuhaitz birlandatzeko esleipena onartu du Udalak, eta landatuko diren zuhaitzen ehuneko handi bat bertoko espeziekin egingo da.  2017an hasitako proiektua da, eta landatuko diren 10.000 zuhaitz horien artean 7.000 koniferoak izango dira, eta 3.000 hostozabalak.

Espezieen birpopulatzea dibertsifikatua izatea da asmoa, era horretan, modu iraunkorrean kudeatutako baso-masen 3 funtzioak bateratu ahal izateko: funtzio ekonomikoa, biodibertsitatearen mantentzea eta kontserbazioa (funtzio ekologikoa), eta gizarteak, bereziki hurbileko biztanleek, gozatu ahal izateko espazioak sortzea (funtzio soziala).

Hautatutako espezieek baldintza horiek betetzen dituzte, eta, gainera, ondo egokituta daude Aramotz mendiaren ezaugarri ekologikoetara. Koniferoen artean, espezie nagusia itsas pinua da, alertze, pikea eta kriptomeriekin batera. Espezie bakoitzak bere eremu espefiziko propioa izango dute, eta ondo egokitzen dira lurzoruen izaera franko-hareatsura.

Hostozabalen zuhaiztiekin tartekatuta joango dira. Espezie nagusiak herrialdeko haritzak eta urkiak izango dira, eta arteen eta ametzen zuhaiztiak ere jarriko dira. Bertako hostozabalak inguruan daude dagoeneko.

49.711 €-ko aurrekontua du proiektuak, eta Grupo Cresmes enpresak egingo du bi fasetan: lehen fasean garbiketa, eta bigarrenean landaketa.

Beste alde batetik, Murgia, Apario eta San Antolingo lursailetan kokatzen diren eremu batzuetan pinuak moztuko dira. 23 eta 55 urte arteko pinuak dira, eta 99.376 € jasoko ditu Udalak. Moztu ondoren epe jakin batean ez da ezer landatuko, eta ondoren Aramotzen egindakoaren bidetik birlandaketaren zati gehiena bertako espeziekin egingo da.

“Orain puri-purian dagoen gai den arren, basoena aspalditik daukagun kezka da. Eukaliptoaren eztabaidaz harago beharrezkoa da erakunde publikoetatik gai honi heltzea, azken finean gure basoetan inbertitzea gure herrietako osasun, ongizate eta etorkizunean inbertitzea da” azpimarratu du Saioa Elejabarrietak, Lemoako alkateak.

Kultura eta Memoria Astearen balorazio positiboa egin da Aisialdi Batzordean

Aisialdi batzordean Udaleko Kultura, Gizarte Ekintza, berdintasun, aisi eta Euskara saileko teknikariek eta alkateak parte hartzen dute. Hilero egiten dute bilera, arlo bakoitzeko ekintza eta programazioak zehaztu eta bukatu berri diren programazioen inguruko balorazioa egiteko.

Maiatzeko bileran, beste gai batzuen artean, Kultura eta Memoria Astearen balorazioa egin dute udal arduradunek. Egun indarrean dauden murrizketak kontuan hartuta balorazioa positiboa izan da, eta jarritako helburuak bete direla zehaztu dute.

Alde batetik, kulturaren arlo ezberdinak (bakarrizketak, antzezlanak, musika) herritar guztiengana hurbiltzea eta hauen parte-hartzea lortu da. Bestetik, adin-tarte ezberdinetarako ekintzak garatu dira, eta azpimarratzekoa da parte-hartzea inoiz baino handiagoa izan dela.

Aurreko urteekin alderatuta, aurrekontua ere nabarmen loditu da,   6.669,52 €-takoa izan baita. Aipagarria da, baita, lehen aldiz jai batzordeak programazioaren lanketan parte hartu duela.

Kultura Eta Memoria Astea 2021: Argazkiak

HORRELA EZ!

Lemoako Udala kezkatuta agertu da herriko zenbait puntutan errepikatzen ari den zabor pilaketarengatik. Ildo horretan, garbiketa sakona egin da berriro hainbat eremutan, baina ez da garbiketa horiek egiten diren lehen aldia, ezta bigarren aldia ere, eta, beraz, beste neurri batzuk aztertzen ari dira.

Era berean, herritarrei dei egiten zaie beren ordutegitik eta tokitik kanpo hondakinik ez botatzeko; izan ere, herri-ingurunea eta ingurune naturala zikintzeaz gain, izurriteak agertzean eta ugaritzean eragiten dute gizalegezkoak ez diren jarrera hauek.

Lemoako Udala kezkatuta agertu da herriko zenbait puntutan errepikatzen ari den zabor pilaketa dela-eta. Ildo horretan, garbiketa sakona egin da berriro hainbat eremutan, baina ez da garbiketa horiek egiten diren lehen aldia, ezta bigarren aldia ere, eta, beraz, beste neurri batzuk aztertzen ari dira.

Era berean, herritarrei dei egiten zaie beren ordutegitik eta tokitik kanpo hondakinik ez botatzeko; izan ere, herri-ingurunea eta ingurune naturala zikintzeaz gain, izurriteak agertzean eta ugaritzean eragiten dute giza-legezkoak ez diren jarrera hauek. 

Bestalde, herritarrei gogorarazten zaie Arratiako Mankomunitateak bolumen handiko hondakinak biltzeko doako zerbitzua ematen duela. 

Arratiako Udalen Mankomunitatearekin harremanetan jartzeko, deitu 94 6311717 telefonora.

UDALEKUETAN IZENA EMATEKO EPEA ZABALIK MAIATZAREN 24A ARTE

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s