
LEMOAKO UDALAREN ERABAKIA UDAL TEKNIKARIEK EGINDAKO HIRU TXOSTENETAN OINARRITZEN DA: ALDE BATETIK, UDAL ARKITEKTO-AHOLKULARIAK PROPOSAMENAK ERAGINDAKO LURZORUAREN HIRIGINTZA-TRATAMENDUARI BURUZKOA; BESTETIK, ZERBITZU JURIDIKOEK EGIN DUTENA; BUKATZEKO, INGURUMEN ARLOKO UDAL-ARDURADUN TEKNIKOAK TXOSTEN XEHATUA EGIN DU BALIZKO INPAKTUEN AZTERKETAN HAUTEMANDAKO GABEZIEI BURUZ.
2021eko martxoaren 18an FCC enpresak Udalari eskatu zion arau subsidiarioen aldaketa zehatz bat izapidetzea, Bistibietako zabortegiaren egungo instalazioen handitzea ahalbidetzeko. Beste tratamendu-aukerarik ez dago industria-sektorearen eskariari erantzuteko, eta, horrela, lehendik dagoen instalazio batean isurtzea lehenetsiko litzateke. Eskariaren beharra argudiatzeko hiru arrazoi eman zituen enpresak: Hondakinak zabortegietan ezabatzeko etorkizuneko beharra; “hondakin egonkortuak” jasotzeko EAEko biltegi bakarra izatea, eta “fibrozementuzko” hondakinak jasotzen dituen bakarra izatea.
Eskaera honen aurrean, Udalak erantzun hirukoitza eman dio enpresari. Alde batetik, udal arkitekto-aholkulariak, maiatzaren 11n, txostena aurkeztu zuen proposamenak eragindako lurzoruaren hirigintza-tratamenduari buruzkoa eta arau subsidiarioen berrikuspena administrazio-prozeduraren barruan dagoen egoerari buruzkoa, HAPOren bidez.
Ondorioak honako hauek dira:
- Indarrean dagoen udal-araudiak, Lemoako Arau Subsidiarioek, debekatu egiten du horrelako jarduerak egitea baso-lurzoru produktiboan. Hori dela-eta, egun, jarduera mota hori ez litzateke bideragarria izango.
- FCC-k aurkeztutako idazkiaren helburua da Udalak indarrean dagoen udal-araudia unean-unean aldatzea, egungo zabortegia handitu ahal izateko. Gaur egun, Udala, araudia berrikusten ari da. HAPOren Aurrerapena, ingurumen-ebaluazio estrategiko gisa, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu da, 75. zenbakian, eta 2021eko apirilaren 23ko postetxean. 3 hilabete egongo da jendaurrean, dokumentazioan jasotako aukerei iradokizunak eta proposamenak aurkezteko.
- FCC-k aurkeztu duen dokumentazioa aztertuta, eta udalerria hazteko aukerei iradokizunak eta proposamenak egin ahal izateko 3 hilabeteko epearen barruan egonik, ulertzen da enpresak une horretan egin behar dituela bere dokumentazioan islatu dituen iradokizunak eta aldaketak.
Maiatzaren 17an, txosten-juridikoa egin zuten Udaleko zerbitzu juridikoek,
eta ondorio hauek atera zituzten:
- Lehenengoa. FCC-k ez du eskubiderik Bistibietako zabortegiaren lursail mugakideen arau subsidiarioen aldaketa puntualaren proposamena izapidetzeko, Azpiegituren Sistema Orokor gisa kalifikatu dadin.
- Bigarrena. Jasota dagoenez, Alkatetzak uste du komenigarria dela HAPOren berrikuspenaren administrazio-izapidearen barruan, haren Aurrerapena jendaurrean jartzea. Prozesu horretan, partikularrek prozeduran benetan parte hartzeko eskubidea erabili ahal izango dute, iradokizunak eta proposamenak eginez.
Bukatzeko, maiatzaren 14an, ingurumen-arloko udal-arduradun teknikoak txosten xehatua egin zuen balizko inpaktuen azterketan antzemandako gabeziei buruz, eta agerian utzi zuen, zabortegia handitzea eta udal-araudia bateraezinak direla hirigintzan, erabilera debekatuta baitago. Txosten honetan argi erakusten da bai prozedura zein eskaturikoak ez duela lekurik egungo udal-araudian.
Hiru txosten horiek oinarri hartuta, Lemoako Udalak ukatu egin du Bistietako zabortegian udal-plangintzaren arau subsidiarioak unean-unean aldatzeko FCC-ren eskaera.
KOTXEPIN KULTUR ETXEKO TEKNIKARIA LANEAN HASIKO DA

Kotxepin Kultur Etxeak langilea izango du ekainaren 1etik aurrera. Bere egitekoa Kotxepineko kultur programazioa antolatzea izango da. Astelehenetik ostiralera egongo da, 10:30etik 12:30era.
Era berean, egoerak hobera egin ahala, beheko solairuko plaza arratsaldez ere zabalik egongo da, 16:30etatik 19:30etara. Baina egun, edukiera kontrolatzea zaila denez, itxita egongo da.
Lemoa pausoz pauso: Eskerrik asko, Lemoa!

Ez zen erronka makala, hala ere, datuak kontuan hartzeko modukoak dira: 108 parte-hartzaile egon dira, eta horietatik 98k lortu dute erronka burutzea. 11 hilabetez luzatu den dinamika honetan, orotara 1.158.684 pauso eman dira, (alderaketa sartu). Bereziki aipagarriak diren bi datu: beteik, parte-hartzaileen %70a emakumeak izan direla, eta bestetik, perfil oso desberdineko pertsonak aritu direla Lemoan tipi-tapa.
- ERRONKA 2020-2021 DATUAK
- 108 parte hartzaile
- 108tik 98 parte hartzailek lortu dute erronka
- 11 hilabete iraun du herriari egindako erronka
- 1.158.684 pauso bataz besteko guztira
- 70% emakumeak
- Perfil desberdinetako pertsonek parte hartu dute
kale katuen osasun-kontroleko plaNA
Udalak kale katuen osasun-kontroleko plana egitea proposatu du, honako puntu hauetan oinarritu daitekeena:
1- Albaitarien kontrolik gabe elkarrekin bizi diren animalia horiek sor ditzaketen osasun-arazoen berri ematea herritar guztiei. Gaixotasun infekzioso-kutsakorren berri, hain zuzen.
2- Herritarrak kontzientziatzea. Kalean animalia-talde horiek bereizi gabe elika ez ditzaten, askoz gehiago erakartzea lortzen baitute, haien arteko kutsatze-arazoa eta gizakien arriskua zailduz eta areagotuz. Elikadurak kontrolatua izan behar du bere ordutegiekin.
3- Koloniak esterilizatzeko programa bat sortzea, KES metodoaren bidez (harrapatzea, esterilizatzea eta askatzea). Kaletik kaiola egokituetan jaso, eta esterilizatu ondoren beren lekuetara itzultzen dira.
4- Ebakuntza-gelan animalia sedatzeko aukera aprobetxatzea immunoeskasiaren eta felidoen leuzemia testa egiteko, eta gaixotasuna hartu ez dutenei txertoa jartzeko, koloniaren kutsatzea saiheste aldera.
5.- Txertaketa tribalentea eta leuzemia.
6- Koloniako gizabanakoen barne- eta kanpo-parasitoa kentzea.
7- Auzotarrei adoptatzeko eta osasun-arloan kontrolatzeko aukera ematea, esterilizatu ondoren.
2021eko Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga
