Atalak
UDALemoa [EUS]

Osoko Bilkurak Arraibi auzoa eraberrituko duen proiektua onartu du

1.528.004,25 euroko aurrekontua du proiektuak; obra 12 hilabetetan egitea aurreikusi da, eta 2018an patioan egindako lanari jarraipena emango dio. Aho batez onartu zen osoko bilkuran,

1.528.004,25 EUROKO AURREKONTUA DU PROIEKTUAK; OBRA 12 HILABETETAN EGITEA AURREIKUSI DA, ETA 2018AN PATIOAN EGINDAKO LANARI JARRAIPENA EMANGO DIO. AHO BATEZ ONARTU ZEN OSOKO BILKURAN.

Hiru fase ditu Arraibi auzoa eraberritzeko proiektuak: 2018an eman zitzaion hasiera, Arraibiko patioaren konponketarekin, eta aste honetako Osoko Bilkuran plazari eta kaleari dagokion proiektua onartu zen. Onarpen honen ondoren, eta behin esleipen fasea gaindituta, obra irailean hastea aurreikusi da.

1.528,004,25 euroko aurrekontua izango du proiektuak, eta urtebetez luzatuko da. Milioi bat  inguru kalea eraberritzeko erabiliko da, eta 485.000 euro plazarako. Esleipenak bi neurgailu izango ditu: alde batetik, prezioak, %70ean, eta bestetik hobekuntzak proposatzeko gaitasunak, %30ean. Bost hobekuntza  eskatzen dira, eta horiek 63.000 euroko aurrekontua dute: udaletxe aurreko lurpeko edukiontziak kentzea, udaletxeko galdara aldatu ahal izateko beharrezkoa den hoditeria sartzea, umeentzako ur jokoak jartzea, ibilgailuak kargatzeko puntu elektriko bat jartzea eta umeen jolas-parkea berritzea.

Hauek ez dira berrikuntza nagusiak, ordea. Saioa Elejabarrieta, Lemoako alkatearen hitzetan “Auzoaren itxura goitik behera aldatuko duen obra izango da”. Era berean, gehitu du: “Hasteko,  oinezkoentzat pentsatutako auzo bat nahi dugu. Horregatik, autoentzat norabide bakarreko kalea egingo da, eta horrek, espaloiak asko handitzeko aukera emango digu, oinezkoen mesederako”. Horren ondorioz, kalean  dauden bi autobus geltokiak desagertu eta bakarra egingo da udaletxe aurrean. Ikusten denaz harago, baina, badago aipagarria den beste kontua, alkatearen hitzetan: “Lur azpitik doan hoditeria guztia aldatu eta berriztuko da”.

Bestalde, plazak ere itxura eraberritua izango du, atseginagoa auzotarrentzat eta egun duen irisgarritasun arazorik gabe. “Pazientzia eskatu nahi diegu auzokoei. Jakin badakigu horrelako obra batek sor ditzakeen eragozpenak, baina ziur gaude auzoaren eta herritarren onerako izango dela. Udal gobernu moduan hasieratik proiektua landu eta garatu dugu auzotarrekin batera, eta emandako hitza betetzera goaz” gaineratu du Lemoako alkateak.   

AHO BATEZ ONARTU DIRA 18-35 urte bitarteko lemoaztarrentzako etxebizitzak alokatzeko laguntzak arautzen dituzten oinarriak

Osoko bilkuran aho batez onartu zen, eta honako hauek dira deialdi honen helburuak:

  • Gazteei babesa ematea euren emantzipazio prozesuan eta helduen mundura sartzeko unean.
  • Lemoa udalerrian alokairuko etxebizitza eskuratzeko aukera ematea gazteei.

8.000 euroko aurrekontua du diru laguntzak eta xedea da Lemoan ohiko egoitza gisa alokairuko etxebizitza duten 18 eta 35 urte bitarteko gazteen alokairua zati batean ordaintzea. Dirulaguntza oinarriotan ezarritako baldintzen arabera gauzatuko da, onuradunak 2021ean izandako alokairu-gastua kontuan hartuta, betiere, baldintza horiek denbora-tarte horretan mantentzen badira.

Irailean publikatuko da Bizkaiko Buletin Ofizialean, eta orduan zabalduko da eskaerak egiteko epea.

ZAINDU MAITE DUZUN HORI!

Berriz ere Tipirrika Gunea kaltetu egin da. Ez da lehen aldia, arrazoi berarengatik duela bi hilabete berriro margotu baitzen ludotekako fatxada. Gastu ekonomikoa eragiten dio horrek udalari, baina horrez gain, guztionak diren jabetzak zaintzera animatu nahi ditugu herritarrak. Azken finean, Lemoa, bertako kaleak, plazak eta eraikinak guztion ahaleginarekin eraikitzen baitira. Zaindu maite duzun hori!

ERAKUSLEMOA

One reply on “Osoko Bilkurak Arraibi auzoa eraberrituko duen proiektua onartu du”

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s