Atalak
UDALemoa [EUS]

‘Jatorri ezberdinetako esperientziak’ proiektua abian da

“Jatorri ezberdinetako esperientziak” izeneko proiektu honek norabide biko ekimena izan nahi du: Lemoa helmuga, eta abiapuntu moduan. Harrera herria gara, eta izan nahi dugu, baina aldi berean pertsona eta kolektibo hauen ibilbideaz asko daukagu ikasteko. Hartu-eman honek elikatzen du gure etorkizuneko herria

LEMOAK HARRERA HERRIA IZAN NAHI DU, ETA HAINBAT DIRA AZKEN URTEETAN ILDO HORRETAN GARATU DIREN PROIEKTUAK. 2018AN, “LEMOA, JATORRI ANITZ HERRI BAT” LEMAPEAN LOGO LEHIAKETA MARTXAN JARRI ZENETIK, ASKO DIRA EGIN DIREN EKIMENAK, ETA HORIEN ARTEAN, NABARMENTZEKOA DA 2019AN SORTU ZEN HARRERA PROTOKOLO INTEGRALA. PROTOKOLO HORREN EMAITZA IZAN ZEN sei hilabetean behin egiten diren ONGI ETORRI SAIOAk.

Aurten,  eta ikusita Lemoan erroldatu berriei harrera bermatzen zaiela, beste pauso bat emango da: jatorri ezberdineko lemoaztarrekin batu, eta protagonismoa eman.   5 saio burutuko dira eta saio horietatik aparte, espazio informalei emango zaie garrantzia ere. Adibidez, Lemoatxeko gerra zibileko batailan gertatutakoa azalduko zaie, Lemoako historia ezagutu dezaten. Munduko medikuak – Médicos del Mundo (Bilbo) gobernuz kanpoko erakundeak dinamizatuko ditu saioak,  eta jorratuko diren gaiak hauek dira:

1. Lemoako baliabideak ezagutzea.

2. Aniztasuna / kulturartekotasuna.

3. Arazoak, zailtasunak, beharrak.

4. Bizikidetza.

5. . Batzen gaituena

6. Taldeak berak landu beharreko gaiak.

Jatorri ezberdinetako esperientziak” izeneko proiektu honek norabide biko ekimena izan nahi du: Lemoa helmuga, eta abiapuntu moduan. Harrera herria gara, eta izan nahi dugu, baina aldi berean pertsona eta kolektibo hauen ibilbideaz asko daukagu ikasteko. Hartu-eman honek elikatzen du gure etorkizuneko herria, eta partaideak euren komunitateetan bozgorailua izatea nahi dugu” azaldu du Saioa Elejabarrieta Lemoako alkateak.

Parte-hartzaileen partetik, Yolanda Oquelí guatemalarrak ekimenaren garrantzia nabarmendu du: “Jatorri ezberdinetako esperientziak gure historia kontatzeko aukera da, Lemoako jendearekin partekatu ahal izateko. Elkar aberasten duten ikuspegi, bizipen eta bizi-proiektu desberdinak ditugu, eta hori Lemoari eta bertako jendeari egin diezaiekegun ekarpen baliotsua dela uste dut”.

Akhond Ishaq pakistandarraren ustez, “elkar hobeto ezagutzeak elkar hobeto ulertzea dakar”, eta horrela iritzita, Paula Ekhinmof errumaniarrak, Sabbah El-Ouddy marokoarrak eta Muath Hamed palestinarrak ere prentsaurrekoan parte hartu dute.

Gazte altxa, uda honetan emozioen iraultza!

Uda berezia prestatu du Lemoako Udalak herriko gazteentzat. Hezkuntza emozionala, ahalduntze pertsonalerako bidaia moduan planteatu da. Istorio bat sortuko da, nork bere burua ezagutzeko eta garapen pertsonalerako haria izango duena. Norberaren gaitasunak eta bertuteak ezagutzeko, zein helburuak eta ahaleginak bideratzeko ezinbesteko bizipen-saioak. Helburu espezifikoa Lemoako gazteek elkar ezagutzea, onartzea eta errespetatzea da.

Izen-ematea ekainaren 14a arte zabalik

EKAINAK 28 LGTBIQ+ ASKAPENAREN EGUNA: BOLLO BERTSO SAIOA

Haizea Arana eta Saioa Alkaiza bertsolariek LGTBIQ+ ikuspegitik bertsoak inprobisatuko dituzte, testuinguruan sortzen diren dinamika eta egoerei erantzunez, eta beti ere Amaia Agirrek iradokitako gaien inguruan.

Obretako brigadaren konponketak

Konponketa txikiekin jarraitzen du obretako brigadak. Espaloiak, hormak eta kaleko beste elementu guztien azterketa egin ondoren konponketekin hasi gara herriko leku ezberdinetan.

ERAKUSLEMOA

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s