KONTRATUAREN IRAUPENA 2+3 URTEKOA IZANGO DA, URTEAN 349.823,08 €-KO AURREKONTUAREKIN. ESLEIPENAK HONAKO ZERBITZUAK JASOTZEN DITU: KIROLDEGIKO LANGILEAK ETA IKASTAROAK. ASTE HONETAKO OSOKO BILKURAN ONARTU DA.
Kiroldegiaren zerbitzua funtsezkoa da Lemoan. Aste honetako Osoko Bilkuran zerbitzuaren esleipen berria onartu zen. Bi dira esleipen honen gakoak: Kiroldegiko langileak, eta ikastaroak. Kontratuak bi urteko iraupena izango du, hiru urte gehiagoz luzatzeko aukerarekin.
“Lemoan erabiltzaile gehien dituen zerbitzuetako bat da kiroldegia, erabilera ezberdinak dituen eraikina baita: Badaude ikasturtean zehar ematen diren ikastaroak, igerileku-zerbitzua udan, edo beste erabilera batzuk, kontzertuak, ikuskizunak eta abar egiten direnean”, azaldu du Saio Elejabarrieta alkateak.
Arraibi auzoA eraberritzeko obraren behin betiko esleipena egin da

Ekaineko Osoko Bilkuran onartu zuen Lemoako Udalak Arraibi auzoa eraberritzeko proiektua, eta horren berri eman zitzaien herritarrei ekainaren 4ko Udal buletinean https://wordpress.com/post/lemoatzen.lemoa.eus/2225 . Oraingoan prozedurak aurrera jarraitu du, eta behin betiko esleipena egin da.
UTE Leandro Gomez SLU, Construcciones Intxausti S.A enpresak irabazi du lehiaketa, eta aurrekontua 931.525, 61 €-koa (BEZ-a kenduta) izango da. 12 hilabeteko iraupena izango du obrak. Lemoako Udalak, aurrekoan egin zuen moduan, pazientzia eskatu nahi die herritarrei, sortu daitezkeen eragozpenak direla eta, azken emaitza auzoaren eta herriaren hoberako izango dela sinetsita.
Saioa Elejabarrieta alkateak amatasun bAIMENA hartuko du
Jesus Mari Fernandez Cigaran zinegotzi ohiaren heriotza
Lemoako Udaletik doluminak helarazi nahi dizkiogu Jesus Mari Fernandez Cigaranen senide eta lagunei. Bestetik, gure esker ona adierazi nahi dugu zinegotzi moduan egin zuen lanagatik eta herriarekiko erakutsi zuen konpromisoagatik. Gugan bego.