Zergatik egin ariketa fisikoa?
Osasun arazo hauei aurre egiteko erremediorik onenetariko bat delako:
- Gehiegizko pisua
- Arazo kardiobaskularrak
- Bizkarreko mina
- Antsietatea
- Depresioa
Hitzordua hartu, eta jarduera fisikoaren eta kirolaren zientzietako aditu batek aholkatuko zaitu. Doan da.
(Lemoan erroldatutakoentzako zerbitzua)
Aitziber: 647 88 90 40
Ordutegia:
Astelehen goiza eta eguazten arratsaldea
Mediku etxea (Arraibi)
Adin guztientzako orientazio zerbitzua
Astelehena
09:30-11:00 Gudarien parkea (Herradura)
Helduentzako ibilaldi gidatuak
Eguaztena
16:30-17:15 Udal Kiroldegia
Gazteak aktibo (DBH-ESO)
17:30-18:30 Udal Kiroldegia
Gimnasia 3. adinerako

OSOKO BILKURARI BURUZKO INFORMAZIOA: BIZKAIKO EMAKUMEEN ETA GIZONEN BERDINTASUNERAKO LURRALDE-SAREAN PARTE HARTZEA ONARTU LEMOAKO UDALAK
Bizkaiko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lurralde Sarea, Bizkaiko Foru aldundiko Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko sailak bultzatzen du. Udalen eta Aldundiaren arteko koordinaziorako gunea aktibatuko du, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko tokiko politikak hobetzeko.
Sare honen helburua da toki-mailako berdintasun-politiketan eragitea eta udaletan berdintasun-arloaren zeregina indartzea. Sareak informazio-, aholkularitza- eta laguntza-zerbitzua izango du Bizkaiko udalerrientzat.
Gainera, lehendik dauden politika eta inbertsioetatik aparte, dirulaguntzen foru dekretu berria argitaratuko da 7.000 biztanletik beherako Bizkaiko udalerrien berdintasun politikak babesteko.
“Lemoan erdigunean jarri izan ditugu beti berdintasuna ardatz dituzten proiektuak, eta zentzu horretan, beste erakunde batzuekin elkarlana sendotzea garrantzitsua da” azaldu du Marian Garay Salutregi Berdintasun zinegotziak.
Kotxepin Kultur Etxeko ekintzen sarrerak on-line daude eskuragarri

Kotxepin Kultur Etxeko programazioak beste aurrerapauso bat eman du, eta joan den ostiraletik aurrera sarrerak Interneten daude eskuragarri. Udaleko web orriaren bitartez egingo da erosketa, modu erraz eta intuitiboan. www.lemoa.net orrira sartu, eta SARRERAK banner-ean klik eginda gauzatuko da erosketa.

https://kultura.lemoa.net/sarrerak/?idioma=EU
Pasadan astetik, urriko eta azaroko programazioari dagozkion sarrerak eskuragarri daude, eta bai kreditu-txartelarekin zein Bizum bidez ordaindu ahal izango da. Norbaitek sarrerak erosteko laguntza behar badu, Kotxepin Kultur Etxera joan ahal izango da astelehenetik ostiralera, 10:30etik 12:30era.
Alokairua ordaintzeko dirulaguntza
Gazteen emantzipaziorako laguntzak eskatzeko epea urriaren 28ra arte egongo da zabalik – Azalpen bideoa:
ATZO INDARREAN SARTU ZEN DEKRETUAREN ARABERAKO ALDAKETAK EGINGO DITU LEMOAKO UDALAK UDAL ERAIKINETAN

Eusko Jaurlaritzak Osasun Larrialdia arautzen duen dekretua bertan behera utzi ondoren, eta egoera berrira egokitzeko asmoz, Lemoako Udalak bere eraikinetan dagozkion aldaketak egingo ditu datozen egunetan. Araudi berrira egokitzeko, edukierak eta protokoloak berrituko ditu. Asmoa da fase berri honetara egokitzea, eta ahal den neurrian normaltasuna berreskuratzea, betiere herritarren osasuna eta segurtasuna bermatuz.
Ohiko galderen erantzunak. 2021eko urriaren 7an eguneratutako dokumentua (PDF, 247 KB)
ASTE HONETAN HASI DIRA LEMOAKO EUSKARA ESKOLAK

Lemoako euskara eskoletan aste honetan hasi da ikasturtea. Matrikulazio kanpaina arrakastatsu baten ondoren, ia 30 pertsonentzako klaseak osatu dira. Denetara lau talde sortu dira, eta horietako bat euskarazko hastapen maila lortzeko izango da. Argazkian, astearte eta ostegun arratsaldetako taldea. Animo denei!
Baina euskararen normalizazio bidean, hizkuntza ikasteaz gain, hura erabiltzea ere oinarrizko pausua da. Horregatik, euskara praktikatzeko Berbalagun taldeak osatzen ari da AEK Lemoan eta Areatzan. Euskara praktikatu nahi? Euskara praktikatzen lagundu nahi diezu euskara ikasleei? Apuntatu Arratiako Berbalagun ekimenean!
Informazio guztia webgune honetan topatuko duzue: https://praktikatu.eus/blog/arratia/