Atalak
UDALemoa [EUS]

Lemoatxeko gurutze frankista eraitsita agertu da, eta ez da berriz altxatuko

Udalak aspalditik zeukan asmoa Lemoatxeko gurutzea kentzeko eta lanketa berezi bat egiteko. Hori horrela izanik, ikur frankista ez da berriz altxatuko, Memoria Historikoaren Legearen kontrakoa delako, eta ikur ilegitimoa delako. Bere ordez, gune horretan egin beharreko lanketarekin jarraituko du udalak.

2011-2012 urteetan Lemoako Udala Memoria Historikoa lantzen hasi zen, hainbat proiektu ezberdinekin: Lemoatxen egindako lehen lanak Eusko Jaurlaritzaren Auzolandegiak programaren barruan kokatzen dira. Programa horretan, herrialde ezberdinetatik etorritako gazteek txandak egiten zituzten udan, defentsa-sistema eta Aranzadi Zientzia Elkartearen eskutik. Nazioarteko lanketa horiek 2013an hasi ziren, eta 2019ra arte luzatu ziren. Izan ere, gazteek proiektuan izandako esperientziaren ondorioz, CD hau grabatu zuten: «Lemoa. Hauxe da gure kantua». Bi bideoklip eta dokumental bat sortu ziren, eta memoria historikoa berreskuratzea izan zen gaia.

Esku-hartze arkeologikoei dagokienez, bi amaitu dira, biak ere emaitza positiborekin. Batetik, 2018an Lemoatxeko ipar-ekialdeko sektorean egindakoa litzateke: bertan, sigi-saga formako lubaki aurreratu bat dokumentatu zen kanpainako gotorlekuari zegokionez, eta gurutze txikiz egindako gurutzebide edo via crucis-a osatzen zuten gurutzeak dokumentatu ziren, gerora kendu ahal izateko. Bestatik, 2019ko esku-hartzea legoke, ipar-mendebaldeko sektorean, eta hainbat elementu zituen lubaki-lerro bat dokumentatu zen. Hala nola harpe txiki bat zeukan.

2020an, defentsa-konplexuarekin lotutako eremu arkeologiko berriak aztertzeko prospekzio arkeologiko bat egin nahi zen, artxiboak ikertzeko eta ahozko testigantzak berreskuratzeko. Hori bertan behera geratu zen COVID-19ak eragindako osasun-egoeragatik. Gurutzearekin egin beharreko lanketa, beraz, testuinguru horretan kokatu zen.

Aipatzekoa da, urte askoan Lemoatx funtsezko kokagune bihurtu zela frankistarentzat. Kokagune hori bataila odoltsu baten oroigarri gisa eratu zen, eta errekete memoriaren topografian erreferentzia bihurtu zen.

“Arkeologia eta antropologiaren alorreko ikerketez gain, multzoari balioa emateko proposamenak ere landu ditugu 2012tik hona, herritarren interesa sustatzeko, gure herriaren historia ezagutarazteko eta memoria berreskuratzeko. Zentzu horretan, oraindik ere lanean dihardugu eta jarraituko dugu, proiektua bukatu gabe baitago”, argitu du Eukeni Bikarregi alkateordeak.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s