Atalak
UDALemoa [EUS]

Lemoatxeko gurutze bide frankista kendu du Lemoako Udalak

Gehiago irakurri titularraren gainean klikatuz

LEMOATXEKO GURUTZEA ETA GURUTZE BIDEKO GURUTZEAK KENTZEKO PROPOSAMENAREN ASMOA EZ DA SINBOLO KRISTAUAK KENTZEA, BAIZIK ETA MONUMENTU FRANKISTA BATI ESANAHI BERRIA EMATEA.

Monumentuak balio autoritario eta antidemokratikoak ditu lotuta, eta haren xedea zen erregimenaren ideologia goraipatzea eta garaituak umiliatzea. beraz, elementu sinboliko demokratiko bat eraikiko da duela gutxi eraitsi zen gurutzea zegoen lurzoruan. horrez gain, kentze-prozesuaren eta horren esanahiaren azalpen-testuak jarriko dira panel batzuetan.

Alba Peña-Muñoz arkeologo eta memoria historikoan adituaren “ Lemoatxen kokatutako monumentu-multzo frankistaren” azterlan historiko-arkeologikoan oinarritzen da lanketa hau. Lanketa honen laburpena honako hau da:

Gurutze monumentala

Arratia bailararen gainaldean, gurutze monumentala Gurutzadan hildakoen omenez eraiki zen, eta eraiki zen lehen elementua izan zen, 1938an. Inaugurazio publikoa guduaren lehen urteurrenean egin zen.
Oinean plaka bat zegoen, gaur egun suntsituta dagoena, eta hau irakur zitekeen bertan: “A los que en defensa de una civilización dieron su vida por Dios y por España en esta Peña. 5 junio 1937” (Zibilizazio baten defentsan, haitz honetan bizitza Jainkoaren eta Espainiaren alde eman zutenen omenez. 1937ko ekainaren 5a).

Baseliza

Eraikina gudatik hogei bat urtera eraiki zen, 1956an onartu eta 1958an inauguratu zen memoria-gune konplexu bat eraikin zen unean. Honako hauek osatzen zuten gune hori: sartzeko errepide bat, gurutze-bide bat, gailurrean zegoen gurutze monumentala, Santo Cristo de las Batallas santuaren baseliza, kapera eta horren azpiko hileta-kripta eta kalbario bat mendigunearen gunerik altuenean.

Aurrekontua 276.000 pezetakoa izan zen. Bizkaiko Gobernu Zibilak 70.000 pezeta zituen, eta Bizkaiko Aldundiak beste 50.000 pezeta eman zituen, baina ez dira ezagutzen gainerako dohaintza-emaileak eta bildutako zenbatekoa.

Gurutze-bidea

Monumentu-multzoaren zati gisa eraiki zen 1956-1958 tartean, eta Infanterriko Dukesak ordaindu zuen; are gehiago, oraindik gordeta dago Udalak hari bidali zion gutuna, eskerrak emateko. Isabel Falguera Moreno Infanterriko Dukesak eraiki eta finantzatu zuen, haren semearen omenez, Francisco de Borja de Arteaga y Falguera, zeina Lemoatxeko guduan hil zen 1937ko ekainaren 5ean.

Eukeni Bikarregi alkateordeak azaldu duenez “2012an hasitako bidean beste aurrerapauso garrantzitsua bada ere, orain garrantzitsuena falta zaigu, leku horri beste esanahi demokratiko bat ematea”.

One reply on “Lemoatxeko gurutze bide frankista kendu du Lemoako Udalak”

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s