Lemoako Jai Batzordeak eta udaleko Euskara zerbitzuak elkarlanean antolatu dute ‘Gazteak berbaz!’ solasaldi zikloa eta esperientzia zikloa.
Gazteentzat erreferentzialak diren pertsonak elkarrekin berbaz arituko dira, eta ondoren, arlo bakoitzari dagokion dinamika bat egingo dute. Hiru asteko iraupena izango du, eta hizlari hauek arituko dira gai haueri buruz berbetan: streaming plataformez Ainhoa Azkue twitchlaria eta Ane Atxutegi youtuberra arituko dira; futbolaz Gaizka Garitano Eibarreko entrenatzailea eta Ainhoa Tirapu Athleticeko atezainen entrenatzailea; eta musikaz arituko dira Pello Reparaz, Ane eta Kattalin Barcena abeslariak. Horien ondoren egingo dituzte, hurrenez hurren, youtuber tailerra, futbol entrenamendua eta kontzertua.
Solasaldi eta esperientzia zikoa 12-18 urte arteko gazteei zuzenduta dagoen arren, herritar guztientzako zabalik dago. Izen ematea azaroaren 2an zabalduko da.
One reply on “‘Gazteak berbaz!’ solasaldi eta esperientzia zikloa egingo da azaroan”
[…] ‘Gazteak berbaz!’ solasaldi eta esperientzia zikloa egingo da azaroan – UDALemoa EUS […]
Atsegin dutAtsegin dut