Atalak
UDALemoa [EUS]

“Lemoatzen” web orriak itxura eta eduki berrituak  izango ditu abendutik aurrera

Gehiago irakurri titularraren gainean klikatuz

HERRITARREKIKO KOMUNIKAZIOA ETA GARDENTASUNA INDARTZEKO APUSTUAREN BAITAN KOKATZEN DU LEMOAKO UDALAK WEB ORRIAREN BERRITZEA. BERTAN LEMOAKO  BERRIAK LANDU ETA GARATUKO DIRA, HERRIKO ELKARTEEI TOKI BEREZIA EGINEZ. KOTXEPIN KULTUR ETXEAREN PROGRAMAZIOAREKIN ERE LANKETA BEREZIA EGINGO DA.

 Webgune berriak 5 menu nagusi izango ditu:

  1. Berrien atala: Lemoako berri eta proiektuak jasoko dituen atala. 
  2. Herriko taldeen txokoa: euren proiektu eta ekimenen berri emateko aukera izango dute herriko taldeek.
  3. Kotxepin Kultur Etxea: Kultur etxearen programazioarekin lanketa berezia egingo da, elkarrizketak, bideoak etabar landuz.
  4. Argazki galeria: irudiari garrantzi berezia emango zaio, eta urtean zehar hainbat ekimen eta lehiaketa egingo dira.
  5. Udal buletina: asteroko berriak jaso eta buletinean jasoko dira, orain arte bezala.

Udalari buruzko informazio praktiko guztia, orain arte bezala, www.lemoa.net web orrian egongo da. Aritz Undurraga komunikazio zinegotziak “Lemoatzen” berriaren nondik norakoak azaldu ditu: “ Legealdia hasi zenetik hainbat dira herritarrekiko komunikazioa hobetzeko hartu ditugun ekimenak: UDALemoa aldizkaria sortu dugu, buletin digitala martxan jarri, eta sare sozialetan geneukan presentzia indartu dugu. Zentzu horretan, “Lemoatzen” berri hau norabide horretan emandako pauso garrantzitsu bat da. Herrian egiten dena, herrian sortzen diren berriak eta proiektuak ezagutu nahi dituenari beste leiho bat zabaldu diogu”.

Azken berritasun moduan, Lemoatzen-en  garatzen diren berri guztiak Lemoapp aplikazioan ere agertuko dira.