Atalak
UDALemoa [EUS]

Bueltan da Elkartruke proiektua

Gehiago irakurri titularraren gainean klikatuz

Bi urteko etenaldiaren ostean gazteen elkartruke proiektua bueltan da. Aurtengo gaia “Denok etorkinak ,Denok Ongi etorriak” izango da. 20 plaza daude, eta eskari gehiago baleude zozketa egingo litzateke. Urteko proiektua eta udako bidaia egingo dute gazteek, aurrerago zehaztuko den toki batera. Bidaiaren data uztailaren 11tik 17ra izango da, eta izen-ematea gaur hasi da, datorren 17ra arte.

Elkarrizketa: Mikel Aurrekoetxea Amuriza

Nire oroitzapen onena, urterokoa da, ikustea bidaiarien artean egiten den harremana eta horrek gerora herria nola suspertzen duen

Zein da elkartruke proiektuarekin izan duzun esperientzia? Zer nabarmenduko zenuke?
Elkartrukearekin izan dudan esperientzia ederra izan da. Gaur egungo gizartearen eta gizarte goiztiar baten errealitateak azalarazten dira proiektu honetan. Errealitate horien inguruko hainbat ekimen burutzen dira, elkarlana, bizikidetza eta elkar-ezagutza sustatuz. Ekimen horien lan nagusia bidaia da, aurretik ikusitakoarekin hausnartzeko eta gehiago ikasteko, betiere, esperientzia lagunekin disfrutatuz.

Esperientzia nabarmen bat izan da denen artean helburu jakin bat bilatzea, eta horrekin batera herrialde ezberdinetako kulturak ezagutzea eta abentura baten parte sentiaraztea.

Zein izan da zuk parte hartu dituzun urteetan garatuko proiektuak eta nora egin zenituen bidaia?
Nire kasuan, Alemania, Belgika, Kroazia eta Finlandiara bidaia egiteko aukera izan dut.

Alemanian → Gerra zibilaren 80. urteurrena izan zen garatutako proiektua. Niretzako guztietatik gai sentimentalena.

Belgika → Kontsumoaren murrizketaren inguruko gaia landu zen, bizikleten erabilera sustatuz. Etorkizunari eta orainari begira gai interesgarria.

Kroazia → Merkataritza txikiaren ekimenaren inguruan landu zen proiektua. Gure inguruan asko bizi dugun gai bat.

Finlandia / Estonia → Hizkuntza gutxituak landu genituen. Euskararen gaur egungo egoera ezagutzeko aukera eta beste herrialdeko beste hainbat hizkuntzen inguruko egoeraren analisia egiteko aukera.

Zein da zure oroitzapen onena?
Nire oroitzapen onena, urterokoa da, ikustea bidaiarien artean egiten den harremana eta horrek gerora herria nola suspertzen duen. Batez ere gazteen artean. Herri txiki bat gara, askotan urte ezberdineko kuadrillez osatua, beraz, kuadrilla horiek batzeko ezinbesteko proiektu bezala ikusten dut. Bestetik, proiektuak eskaintzen dituen bizi-esperientziak (abenturak) eta ezagutza-arlo ezberdinak ikaragarriak dira.

Oroitzapen on bat esan behar bada, Alemaniako kebapa!