Atalak
UDALemoa [EUS]

Arraibi auzoko lanak erritmo bizian doaz aurrera

Gehiago irakurri titularraren gainean klikatuz

Eukeni Bikarregi, alkateordea, eta Saioa Elejabarrieta, alkatea

ESPALOI BERRIEN % 70 AMAITUTA DAGO, ETA HORREK HOBEKUNTZA HANDIA EKARRIKO DIO IRISGARRITASUNARI, ATARI GEHIENAK ZERO KOTARA IGAROKO BAITIRA. HORREZ GAIN, EGINDAKO ESPALOI BERRIETAN ARGITERIAKO KABLE BERRIAK SARTU DIRA. ESPALOI HAUEK SANEAMENDU, ARGITERI PUBLIKO, ELEKTRIZITATE, TELEFONIA ETA FIBRA INSTALAZIO BERRIA DAUKATE. UR HORNIDURAREN INSTALAZIOA ERE BUKATU DA.

Hiru fase ditu Arraibi auzoa eraberritzeko proiektuak: 2018an eman zitzaion hasiera Arraibiko patioaren konponketarekin, eta 2021eko ekainean plazari eta kaleari dagokion proiektua onartu zen. 1.528.004,25 euroko aurrekontua izango du proiektuak: milioi bat  inguru kalea eraberritzeko erabiliko da, eta 485.000 euro plazarako.

“Oso pozik gaude obren martxarekin. Bere garaian esan genuen moduan, obra honek auzoko hiri-paisaia eraldatuko du, eta ikusten gabiltza epeak betetzen ari direla. Oinezkoentzat pentsatutako auzo bat gura dugu, bizitzeko atseginagoa eta irisgarriagoa izango dena” azaldu du Eukeni Bikarregi alkateordeak.

Hona hemen datozen asteetan egin diren edo egingo diren jarduketetako batzuk: Arraibi 14 inguruko kontenedoreak behin betiko lekuan jarri dira, baranda berria jarriko da Arraibi 25 inguruan, baita Arraibi 13 eta 14 etxeen ondoko arrapaletan ere.

Proiektuaren azken fasean, hauxe egingo da: argiteria berria, plaza osoari dagokion jarduketa guztia (ur jokoak eta zabuak barne), kotxe elektrikorako kargagailua eta autobus geltoki berria.