Atalak
UDALemoa [EUS]

Eneko Arrate Sololuze – Urpekakariak

Gehiago irakurri titularraren gainean klikatuz

“Genero ikuspegia lantzeko sortutako ikuskizuna da. Gure gorputzei eta eguneroko egoera arruntei begira jarri, eta hausnartzeko bide bat irekitzea da asmoa”

Zer aurkituko du Kotxepinera zure ikuskizuna ikustera hurbiltzen denak?

Gertuko ikuskizun bat, gidoi jakin bat eduki arren (Ane Labaka eta Miren Amurizak idatzia) unean uneko egoerara moldatzen dena. Eta nola ez, bertso antzerkia denez, bertsoak presentzia handia du ikuskizun osoan zehar.

Ze balio landu nahi duzue antzezlan honekin?

Genero ikuspegia lantzeko sortutako ikuskizuna da. Gure gorputzei eta eguneroko egoera arruntei begira jarri, eta hausnartzeko bide bat irekitzea da asmoa, umorea eta euskara ere erdigunean ipinita.

Pandemiaren ostean hasi zarete berriro martxa hartzen taula gainean aritzen zareten sortzaileok?

Bertsogintzan plaza asko galdu dira eta kostata, baina badator mugimentutxoa. Gure ikuskizunek ere nabaritu dute hori. Bestalde, aipatu behar da gertuko eta tamaina txikiko formatuarekin zertxobait mugitu ahal izan garela azken bi urteotan baina kulturak, oro har, izugarrizko astindua jaso du.

Orain, olatu bat sortuko den esperantza ere badugu, zirkuitu ez-ofizialak (auzoetako jaiak, elkarteak…) ea ze gogorekin hasten diren berriro martxan.

Gu gogotsu gaude herriz herri gure baloreak garraiatzeko. Tartean, Lemoara ere gerturatuko gara, eta kulturaren alde egin duzuen apustua (kulturgune berria…) hauspotzera eta mugimendu horren parte sentitzera.