Mundu mailako hornidura krisia dela eta, kanpoko barandilla beranduago bukatu beharko da, baina barruko obra martxoan zehar bukatzea aurreikusita dago. Kulturgunearen proiektuarekin emango dio bukaera “Kultur” proiektuari Lemoako Udalak. 414.416,37 € ko aurrekontua izan du Kulturguneak.
Espazioak honako hauek izango dira: • Gaztelekua • Musika Gela • Arte Gela
Musika Gela: Musika-entseguetarako 20 m2 inguruko espazioa. Intsonorizatua, hezetasuna eta usaina kentzen duen girotze-sistema egokiarekin. Egun herrian ikusten ez den ekintza bultzatzeko helburua du espazio honek.
Gaztelekua: Gazteei zuzendutako espazioa, giro ona eta lasaia dituena. Arduradun batek kudeatua. 40 pertsona ingururentzako edukiera izango du eta bi gunetan antolatuta egongo da: sukaldea eta egongela. Koloretako hormak izango ditu (graffiti erako esku-hartze batekin, esaterako), eta proiektorearentzako horma zati zuri bat. Espazioak eskainiko dituen baliabideak: teknologia, jokoak, sofak, puff erako eserlekuak, alfonbrak, mahaiak, aulkiak. Espazioaren ekintza-eskaintza: dantza, ikus-entzunezkoak, sukaldaritza-jarduerak, lehiaketak eta ikastaroak. Ostiral eta larunbat arratsaldetan.
Arte Gela: Herriko sorkuntza artistiko-kreatiboa biltzen duen gune zabala. Ekintza gidatua zein librea burutzeko aukera eskaintzen duen espazioa. Disziplina anitzeko eskulanak burutzeko espazioa: pintura, altzarien zaharberritzea, zeramika-tailerra, etab. Espazioaren baliabideak: iturriak, zeramika-labea, mahai handiak. Ondo antolatutako espazioa, biltegiekin.




